Meridako Jaialdian estreinatutako Pentacion Espectáculosen ekoizpen berria, Munduko Antzerkiaren Egunaren ospakizun gisa dator Gayarrera. Antzezlanak Salome pertsonaia biblikoaren istorioa kontatzen digu, emakumeei gaitzetsi zaien eta luzaroan kriminalizatu zaien guztia baita sexualitatea irudikatzen duena. Salomek, Belen Ruedak taulen gainean hezurmamituko duena, bere espazioa aldarrikatzen du munduan, sexu-desira izatea zigortuta dagoen munduan.
Magüi Mira obraren egile eta zuzendariak, urrian "Molly Bloom" mitikoarekin bisitatu gintuenak, K.O. I. menderarte eramango du gure begirada gauzak agian gehiegi aldatu aldatu ez direla ikusteko.
SINOPSIA
Salome, Juan Bautistaz maitemindu da, mundu berri bat iragartzera etorri den mesias, errege jauregiko mazmorretan giltzapetuta dagoena Herodiana erreginaren aginduz -Salomeren ama-. Maitasunaren ondorioz, erabakitzen du berarekin ihes egin nahi duela herria zapalkuntzatik askatu ahal izateko baina Juan Bautistarentzat Salome ez da herriarena, baizik eta erregetzaren parte. Hori dela-eta eta, baztertu egiten du. Gertaera horrek erotu egiten du Salome, eta Juan Bautistaren burua eskatzen du
Iraupena
90 minutu
Fitxa artistikoa
De | Egilea: Magüi Mira. Dirección | Zuzendaritza: Magüi Mira. Intérpretes | Antzezleak: Belén Rueda, Luisa Martín, Juan Fernández, Pablo Puyol, Sergio Mur, Antonio Sansano, Jorge Mayor, José Fernández, Jose de la Torre. Escenografía | Eszenografia: Curt Allen Wilmer y Leticia Gañan (Estudio deDos AAEE). Vestuario | Jantzitegia: Helena Sanchis. Iluminación | Argiztapena: José Manuel Guerra. Música | Musika: Marc Álvarez. Una producción del Festival Internacional de Teatro Clásico de Mérida y Pentación Espectáculos.