Hondarribiko Eliz Musika Zikloak 2024: "Suhar Gizon Korua"

Hondarribia 2024(e)ko Martxoak 23
  • Hondarribiko Eliz Musika Zikloak 2024: "Suhar Gizon Korua"

2024ko Hondarribiko Eliz Musika Zikloaren barruan.

Suhar Gizon Korua

Zuzendaria: Esteban Urzelai Eizagirre

Pianista: Amaia Zipitria Zugasti

Suhar 2018ko udazkenean gizonen ahotsez sortutako abesbatza da, Euskal Herri osoko kantuan eskarmentu handiko ahotsak biltzen dituena. Suhar tradizioa eta modernitatea batzen dituen taldea izan nahi du, eta 2023ko azaroan Tolosako 54. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa irabazi zuen. Hori dela eta, aurten Varnan (Bulgaria) egingo den Europako Abesbatzen Sari Nagusian parte hartuko du.

Garai ezberdinetako pieza sakratuak joko dituzte, baina XX. mendeko musikan oinarrituko dira. Gallus, Poulenc eta Rossiniren musikaz gainera, Madina, Lemba, Sandström, Dubra, Wykoff, Biebel, Junkal Guerrero eta Eva Ugalderen obrak abestuko dituzte.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Martxoak 23
  • Ordutegia20:00
  • LekuaJasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokia
    Hondarribia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non