Betiko Musika de siempre 2024: VOICES FOR DUKE
Bilboko Udalak 2024rako "Betiko Musika" programaren edizio berri bat martxan jarri du. Otxarkoaga auzoko Udaltegiak musika estilo ugariko sei kontzertuak hartuko ditu, sarrera librearekin eta helduentzat zuzenduta.
Errezitaldiak 19:00etan izango dira, larunbatetan, urtarrilaren 27an; otsailaren 10ean eta 24an; martxoaren 2an eta 23an; eta apirilaren 20an.
"Betiko Musika" urtarrilaren 27an, larunbata, hasiko da Bizkaia Big Band taldearen kontzertuarekin, eskarmentu handia duten 22 musikariek osatutako taldea. Ez da faltako swing kantu klasikorik, ezta beste estilo modernoago batzuk ere, hala nola funkya, rocka, baladak eta musika latinoa, guarachatik bossa eta sambaraino.
Otsailean, Otxarkoagako Udaltegiak Backstage eta Masiompa taldeen emanaldiak eskainiko ditu, otsailaren 10ean eta 24an, hurrenez hurren.
Backstagek "El retorno" izeneko ekoizpena eskainiko du, bere musika-talde lirikoa utzi duen tenor baten istorioa narratzen du. Hala ere, tenoreak ez du espero taldekide oihek atzetik jarraituko diotenik. Taldekide ohiek eztabaidatu ondoren, hauek tenoreari behartzen dute iksukizun berrian danak sartzera.
Masiompa hirukoteak melodia bizien aldeko apustua egiten du. Bi hamarkadatan musika arloko esplorazioan eta arkeologian jardun ondoren, hogeita hamar kantu eskaintzen dizkigute, ahotsaz, gitarraz, baxuaz, perkusioaz eta harmonikaz. Cumbia, rumba, funka, popa jorratzen dituzte, aberastasun musikal handiaz
Martxoan La Carrocería (martxoak 2) eta Voices For Duke (martxoak 23) taldeen txanda izango da. Lehenengo taldeak saioak, dantzak edo happening-ak interpretatzen ditu, eta guztiek (publikoak zein musika-taldeak) bat egiten dute oroitzapen, gozamen eta partadietza giro batean. Kalitate eta iraupen handiko piezak dira, 50-60-70-80 hamarkadakoak.
Beste aldetik, Voices for Duke hiru abeslariko talde bat da: sopranoa, mezzosopranoa eta kontraltoa. Ahotsaren, jazz-lengoaiaren bidez eta swing erritmoaren bidez Duke Ellington eta Billy Strayhom konpositore handien kantuak hurbildu nahi dizkiote publikoari.
“Betiko Musika” edizio honi amaiera emateko, apirilaren 20an, Días de Cine Y Rosas-en "Música para el recuerdo" musika-proposamen eszenikoaz gozatu ahal izango da. Euren ikuskizunak emozionatu eta hunkitu gaituzten, beste mundu, errealitate eta istorio batzuetara eraman gaituzten filmetako abestiak ekartzen dizkio publikoari. Abesti sorta hau oroimen kolektiboaren parte da. Bizitzaren erritmo sutsua, abesti hauek agertzen diren filmen istorioetan laburbilduta.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Martxoak 23
- Ordutegia19:00
- Lekua Otxarkoagako Udaltegia
Pau Casals Etorbidea, 19
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaIngelesa
- Web Otxarkoagako Udaltegia


