Ane Labaka eta Onintza Enbeita: "Nire burua, nire gogoa"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Martxoak 22
  • Ane Labaka eta Onintza Enbeita: "Nire burua, nire gogoa"

Oroimena, emozioak, ametsak, pertzepzioa eta irudikatzeko ahalmena dira garuneko jardueratik sortzen diren esperientziak. Berez gizakiok berezko ditugun ahalmenak direla esan ohi da. Ezagutzen dugun objekturik konplexuena da giza garuna. Bera arduratzen da ia ohartu gabe egiten ditugun gauza askotaz. Neurozientziari esker gero eta hobeto ezagutzen dugu gure garuna baina oraindik ere asko dugu deskubritzeko.

Ane Labaka eta Onintza Enbeita bertsolariak arituko dira Saroi Jauregik jarritako gaien gainean. 

Garuna(k) erakusketarekin lotutako jarduera.


Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2024(e)ko Martxoak 22
  • Ordutegia19:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
  • HizkuntzaEuskara
  • Web San Telmo Museoa

Non