Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Sariaren emate ekitaldia
GFAko Kultura departamentuak eta KM Kulturuneak antolatutako ekitaldia:
Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Sariaren ematea
2024ko martxoaren 21ean, osteguna, Poesiaren Munduko Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sortu eta sustatutako Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Saria emateko ekitaldia izango da. Nazioarteko lehiaketaren seigarren edizioak Luisa Villa (El Copey, 1979) idazle afrokaribetarraren Hijas de las perras negras lana aintzatetsi du, aurkeztutako 500 lan baino gehiagoren artean. Saridunak 12.000 euro eta Leopoldo Ferrán eskultorearen lan bat jasoko ditu; eta, horrez gain, El Gallo de Oro argitaletxeak testu irabazlea argitaratuko du. Liburua saria ematearekin batera aurkeztuko da.
Partaideak: Luisa Villa (egile saritua); Goizane Álvarez (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua); Nerea Azkona, Aitor Álvarez (musika-akonpainamendua); Aloña Beraza (aurkezlea)
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2024(e)ko Martxoak 21
- Ordutegia18:00 - 19:00
- Lekua KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaGaztelania
- Web KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)


