"Artelana bere testuinguruan: Isis berriak"
“Ni Neu, Isis, Señora de todas las tierras” aldi baterako erakusketaren harira, martxoko hitzaldiak Isis jainkosak ptolomeotar garaian izan zuen garrantzia izango du hizpide eta, zehazki, dinastiako babesle gisa bete zuen eginkizuna. Egiptoko hainbat erreginek hartu zuten Isis Berria izena Bere burua jainkosa horrekin identifikatu zuen lehenengoa eta argi eta garbi bereizgarria zen Egiptoko ikonografia hartu zuena Arsinoe II.a izan zen, Ptolomeo II.aren arreba eta emaztea. Hori egin zuen azkena Kleopatra VII.a izan zen, Egiptoko azken erregina.
Isis jainkosari lotuta dauden ptolomeotar dinastiaren askotariko alderdiak jorratuko dira hitzaldian, bai ikonografiaren ikuspegitik, bai ikuspegi politiko zein propagandistikotik, aintzat hartuta neba-arrebak ezkontzeko familia-ohitura barne hartzen zuen testuingurua. Hitzaldian aztertuko dira berezitasun horiek, baita beste hainbat ere.
Ekimen honen bidez, Museoak berriz ere alternatiba abangoardistak eskaini nahi ditu ikasturte honetan; programazio zabala prestatu du horretarako, non hurbileko kulturan oinarritutako jarduerak gailenduko diren.
Hainbat urtetan zehar eskainitako hitzaldi horien bidez, Itziar Martija (erakusketaren komisarioa) teknikariak publikoari ezagutzera ematen dizkio Museoko bildumaren parte diren piezak zein erakundeak aldi baterako hartzen dituen erakusketak. Oraingoan, hitzaldiak ptolomeotar dinastiako erreginak izango ditu ardatz, erakundearen egungo aldi baterako honako erakusketarekin erabateko lotura duen gaia baita: “Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras”.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Martxoak 21
- Ordutegia18:00
- Lekua Bilboko Berreginen Museoa
San Francisco, 14
Bilbao - ZenbatekoaDoan (inskripzioa)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Bilboko Berreginen Museoa


