"Nola idatzi krimen baten eszena" ikastaro-tailerra, Paz Velasco de la Fuenterekin
Tailer honen bidez, thriller, drama edo polizia-zinema egileek beren istorioen egiantzekotasuna bermatu ahal izango dute, psikologia kriminala, hilketa-prozesua, krimenera huriltzeko ekintzak, modus operandia, hiltzailearen sinadura eta krimenaren eszenari buruz aintzat hartu beharreko alderdiak azalduko baitira.
Paz Velasco de la Fuente jurista eta kriminologoa da, Madrilgo Erkidegoko Kriminologiaren Elkargo Profesionaleko Adituen Aholkularitza Batzordeko presidentea, eta irakaslea Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean (VIU) eta Murtziako Unibertsitate Katolikoan (UCAM). Indarkeria delituetan eta nortasun psikopatikoan aditua da, eta Homo criminalis eta Muertes nada accidentales liburuak eta kriminologiaren arloko hogei ikerketa artikulutik gora idatzi ditu, besteak beste.
Eman izena, doan, apika.asociacion@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko Martxoak 19
- Ordutegia09:00-13:00
- LekuaLa Fundación Laboral San Prudencio. Eduardo Dato kalea, 43 - Vitoria-Gasteiz ()
- ZenbatekoaDoan, aurrez izena emanda
- HizkuntzaGaztelania


