23. Korrika

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Martxoak 18
  • 23. Korrika

harro herri
  • 19:32 - 23:22
  • Gasteiz
  • Publiko guztiak
  • Euskara

Korrika Abetxukotik sartuko da Gasteizera eta Akaiatetik aterako da. Ia 4 orduko ibilbidea egingo du, hiriko auzoak euskararen alde zeharkatuz.

Korrikaren ibilbidea:
Km Auzoa Ordua
1016 Abetxuko 19:32:03
1018 Arriaga-Lakua 19:37:22
1021 Zaramaga 19:44:22
1025 Pilar 19:52:54
1027 Koroatzea 19:57:12
1029 Txagorritxu 20:01:29
1033 Gazalbide 20:10:20
1045 Sansomendi 20:37:59
1047 Borinbizkarra 20:42:07
1049 Zabalgana 20:47:50
1054 Ariznabarra 20:59:09
1058 Mendizorrotza 21:07:12
1063 San Cristobal 21:18:19
1065 Adurtza 21:22:52
1067 Babesgabeak 21:28:35
1071 El Anglo 21:36:35
1073 Aranbizkarra 21:42:34
1078 Zabalgunea 21:54:16
1080 Alde Zaharra 21:59:10
1086 Judimendi 22:14:38
1089 Arana 22:22:36
1091 Salburua 22:27:44
1099 Errekaleor 22:46:24
1108 Elorriaga 23:13:45
1109 Arkauti 23:22:12

» Kontsultatu ibilbidea Korrikaren webgunean

23. edizioa

1980an lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 22 Korrika eta 43 urte igaro dira.

Aurten 23. edizioa ospatzen da, eta martxoaren 14an hasi zen. 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Aurkezpen bideoa

Korrikaren mezua (AEK)

"Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun

dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta.

Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu,

mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.


Harro hadi Kantauri itsasoa,

Arabako mahats, Bardeako buztin.

Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina.

Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin,

espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez,

aldarri egin.


Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz.

Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.

Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.

Harro herri, eta harro KORRIKAn!"

Informazio gehiago

Egilea: Korrika.eus


Laburrean

Non