"Yemen: Gosea, gerraren beste zauria", Pablo Toscoren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko martxoaren 16(e)tik 2024(e)ko apirilaren 10(e)ra
  • "Yemen: Gosea, gerraren beste zauria", Pablo Toscoren erakusketa

Pilarreko Gizarte Etxean ikusgai egongo da, apirilaren 10era arte, 2021an World Press Photo lehiaketaren irabazlea izan zen Pablo Tosco fotokazetariaren argazki erakusketa bat.

Erakusketa hau SETEM Hego Haizea GGKEak antolatu du Balio Faktoria izeneko formakuntza programaren barruan, eta Yemengo gerraren errealitate gordina erakusten du. Gatazkak orain arte iraun duen sei urteetan, irudiek suntsipena, behartutako lekualdaketa eta biziraupenaren aldeko borroka atzematen dituzte. Bidaia bisual honek erresilientzia nabarmentzen du desolazioaren erdian eta Yemengo gerrak pertsonetan dituen ondorioak jorratzen ditu. Esperientzia hunkigarria, galdu nahiko ez duzuna!

Gerra zure kutxazainean hasten da. Aktibitateen programa.

Horrez gain, martxoaren 21ean, osteguna, 18:30etan argazkien agileak berak hitzaldi bat emango du bere protagonisten istorioetan sakontzeko. Informazio gehiago hemen

 

 

Laburrean

Non