Eider Perez eta Iban Illarramendi: "Kirats onenak usnaka"
Eider Perez idazlea eta Iban Illarramendi ilustratzailearen bisita jasoko dugu, 'Kiratsa'ren sortzaileak.
Albumean Ñimi kukusoaren eta Pantxi txakurraren abentura kontatzen da. Usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen zaigu bertan: zer den usain, zer lurrin, zer kirats… Triska, zapart eta jauzi usain bila abiatuko da gure bikotea. Testua laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeietan oinarritua da. Ezin aproposagoa errezitatzeko eta dibertitzeko. Ilustrazioak dotoreak eta musikaltasunez beteak daude eta irudiak eta hitzak elkar ederki uztartzen dira.
2022ko ETXEPARE SARIA eskuratu zuen album ilustratu honek. Albumaren kontaketa eta sormen-jolasak biltzen dituen tailerra da. Potetxoetan sartutako usainak ardatz hartuta, haur bakoitzarentzat usain ona edo txarra zer den gogoeta egingo dugu, sentsazioei hitzak jarri eta horiek marrazteko espazio dibertigarri eta aproposa sortzeko.
Izen-emateak aurrez aurre egitea: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik.
Prezioa: 1 € (abonatuak) eta 1,7 € (abonatuak ez direnak)
Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman.
Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
Adierazitako adin-tartea errespetatu.
Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.
Egiaztatu datuak erosteko edo inskribatzeko unean, ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
Garaiz hasiko dira ikuskizunak, saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Martxoak 16
- Ordutegia11:00-12:15
- Lekua Lakua Gizarte Etxeko Liburutegia
Etxanobetarren Zidorra, 2
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa1 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Lakua Gizarte Etxeko Liburutegia


