"LA ISLA DE LAS AVES: ELI Y OTROS CUENTOS"
Naturarekin solas egitera gonbidatzen gaituen film laburren programa bat da, hiru neskatoren ikusminetik abiatuta; hiruek, izan ere, beren beldurrei aurre egiteko bulkada sentitzen dute ezezagunera hurbiltzeko eta ikasteko. Horretarako, beren inguruetako natur inguruneetan barneratu beharko dute: hau da, txoriz betetako uharte batean, lorategi komunitario batean eta baso batean.
Saio ludiko honetan, jolas bat proposatzen dugu soinuen eta irudien inguruan, Marta Castro ilustratzailearen marrazkiekin batera.
Martak zuzenean marraztuko du, filma ematen den bitartean, eta elkarrekin, ikus unibertsoen sentiberatasunean barneratuko gara; haren paisaietan murgilduko gara, kontenplazioari denbora eta espazioa emateko, eta naturaren aberastasun oparo eta hauskorraz ohartzeko.
Film laburrak:
Susi en el jardín (Zuza v zahradách). Lucie Sunková. Txekiar Errepublika 2022. 13’
Al escondite (Odakint). Judit Orosz. Hungaria 2020. 9’
La isla de las aves (Drôles d’oiseaux). Charlie Belin. Frantzia. 2022. 32’
DRAC MÀGIC KOLEKTIBOA
MENDILLORRIKO CIVIVOXA
MAR 16, larunbata
18:00-19:30
+ 5 urte, heldu batek lagunduta
Doan. Aurrez izena emanda
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Martxoak 16
- Ordutegia18:00
- Lekua Mendillorriko Civivox-a
Sarriguren kontzejuaren kalea, 3
Pamplona/Iruña - Web Mendillorriko Civivox-a


