Anari + Muare (Anariren disko berriaren aurkezpen kontzertua)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Martxoak 16
  • Anari + Muare (Anariren disko berriaren aurkezpen kontzertua)

ANARI

  • Anari Alberdi (ahots nagusia eta gitarra)
  • Xabier Olazabal (baxua)
  • Mariano Hurtado (pianoa eta organoa)
  • Ander Mujika (gitarra elektrikoa eta ahotsa)
  • Xabier Etcheverry (arrabita eta ahotsa)
  • Mikel Txopeitia (bateria)

Anariren disko berriaren aurkezpen kontzertua. Giza zarata da abeslariaren ibilbide luzeko zazpigarren lana, eta bere ohiko bandarekin batera taularatuko du.

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat, Coupages#4 eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu.

Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin kolaboratu badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak.

Beste musikari batzuekin batera, Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da.

Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.

MUARE

  • Eli Beraza Sorarrain: Ahotsa, sintetizagailuak eta teklatua.
  • Maddi Gerriko Fariñas: Ahotsa, looperra, erritmo kutxa.

Maddi Gerriko Fariñas eta Eli Beraza Sorarrain musikariek osatzen dute Muare. Koban taldean egin zuten topo duela zenbait urte, eta zerbait pertsonalagoa sortu nahian hasi zuten proiektua. Atmosfera elektronikoan bildutako pop-folk melodikoa egiten dute, sintetizagailu, erritmo kutxa, looper eta ahotsekin sorkuntza eta bilaketa prozesuan. Kantuak egunerokotasuneko hausnarketa eta emozioetatik datoz, intimitatetik eta babesetik interpretatuak, eta ahotsek eta melodiak leku handia hartzen dute.

Debuta Balio Dute kolektiboak antolatutako Kutixik jaialdian izan zen Intxaurrondo Kultur Etxean, 2022ko azaroan, eta geroztik Euskal Herriko hainbat txokotan euren lana aurkezten ibili dira.

2023ko abenduan argitaratu dute Muare diskoa, haien lehen lana. Proiektua sortu zutenetik emandako ikaspen prozesuaren emaitza gisa ulertzen dute, eta zazpi abestiz osatua dago. Zati instrumentalaren grabaketa entsegu lokalean egin zuten. Perkusioen produkzioan Joseba Salbidek hartu zuen parte. Ahotsak Beñat Antxustegirekin eta Jurgi Taboadarekin Ozen Estudioan grabatu zituzten. Nahasketa ere Ozen Estudioan egin zuten, eta Masterra Doctor Masterren Estanis Elorzarekin. Diseinua Izaro Ieregik egin du.


Laburrean

Non