"SIMULADOR DE VUELO I: NIÑOS PERDIDOS, CAMPANAS RUIDOSAS Y UN COCODRILO"

Bilbao 2024(e)ko martxoaren 15(e)tik 2024(e)ko martxoaren 16(e)ra
  • "SIMULADOR DE VUELO I: NIÑOS PERDIDOS, CAMPANAS RUIDOSAS Y UN COCODRILO"

Hegaldi-simulagailua zikloan, Ruiz de Infantek Sekula Betiko proiekturako aplikatzen eta asmatzen ari den ikerketa-tresnak bateratzen, aktibatzen, partekatzen eta testuingurura berriz itzultzen ditu, gorputzetik eta haren memoriatik, haren presentzia eta mugimendutik abiatuta. Ziklo berri bakoitzean hiztegiak eta lan metodoak igurzten dira eremu dibertsifikatuetan: dantza, bideoa, performancea, literatura, instalazioa eta soinua.

“Haur galduak, kanpai zaratatsuak eta krokodilo bat” izeneko lehen Hegaldi-simulagailu honetan, Francisco Ruiz de Infantek, Olga Mesarekin eta Nicolas Brunellerekin lankidetzan, estrategiak bilduko ditu istorioen haziak asmatu, dislokatu, harrapatu eta gorpuzteko, ahotsen soinua manipulatuz eta osagarriak erabiliz (ispiluak, linternak, kamerak, ordenagailuak, arropak, mikroak, musikak, testuak…).

Tailer hau “sorkuntzakoa” da “transmisiokoa” baino gehiago, eta bereziki zuzenduta dago gorputzaren bidez lengoaia koreografiko, bideo, testu, soinu eta arte bisualekin lotutako narratiba berriak esperimentatu eta formulatu nahi dituzten pertsonei.

Betidanik bere lanean oso modu paradoxikoan landu duen ildo poetikoa ahaztu gabe, artistak sorkuntzaren hainbat arlotan izandako egungo esperientziak partekatuko ditu, praktika bideratuz “denbora-espazioaren test” eta “fikzio esponentzialaren” nozioen ikuspegi oso ireki baten inguruan.

Tailer honetan, "eremua prestatuko dugu “memoria berreraiki” batzuk asmatzeko, non “gorputzak” diren baina, zenbait “apainduraren” bidez, “auto-fikzioak daramatzaten pertsonai” erraz bihurtzen diren “gizakiak” bizi diren. Horrela, hainbat anplifikazio-gailuk (irudiarenak eta soinuarenak) ateak irekiko dituzte performancearen praktika indibidual eta/edo kolektibo baterako, non “hemen eta orain” nozioa zalantzan jarriko den", azaldu du artistak.

2010etik Ruiz de Infanteren abentura sortzaile bizien konplizea den Olga Mesa koreografo eta artista bisualaren parte-hartzeak aukera emango du kontraesanak eta igurtzi leherkorrak sortzeko, martxoaren 21ean egingo den esperientziaren jendaurreko aurkezpenari begira. Bestetik, Nicolas Brunellek ikus-entzunezko gailuen eraikuntzan duen esperientziarekin aukera emango du desirak elikatzen dituzten arazo teknikoei ausardiaz erantzuteko.

Zabaldu beharreko balizko aztarna tematiko batzuk:

• "Dramaturgia" ideiaren problematizazio intuitiboa

 Pertzepziozko dualtasunak (“biki faltsuak”): Hurbil-Urrun / Ikusgarri-Ikusezin / Txiki-Handi / Presente-Absente / Iragan-Etorkizun / Intimo-Publiko / Barrualde-Kanpoalde

 Dualtasun kulturalak (“beste biki faltsu batzuk”): Ipar-Hego / Emakume-Gizon / Egia-Gezur / Errealitate -Fikzio / Intimitate-Exhibizionismo

 Idazketa-hitza-ahotsa: Enuntziatuak, esloganak, tonalitateak… “ezin hobeto idaztearen” nozioaren esperimentazioa.

• Sinonimoak?: Hiztegiak / interpretazioak / berrinterpretazioak / itzulpenak / traizioak.

 Behar, desio, nahi eta ahal izatearen arteko loturak… sinetsi, jakin, fidatu eta pentsatzearen artekoak…

• Stockaren nozioa (memoria, objektuak eta suspertze-espazioak, espazio malenkoniatsuak…)

•?”Gorputz” batzuk: gorputz teknikoa, gorputz hurbila, gorputz beharrezkoa, gorputz etentzailea, gorputz absentea, gorputz post-ekoizlea, gorputz irudikatua, gorputz konposatua…

 

* Oharra: Izena emateko, motibazio-gutuna eta biografia bidali behar dira.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko martxoaren 15(e)tik 2024(e)ko martxoaren 16(e)ra
  • OrdutegiaOstilara 15, 16:30-20:30 // Larunbata 16, 10:00-14:00 y 16:00-20:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan (izena ematea)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non