"Santutegi", Alba Matillaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko martxoaren 15(e)tik 2024(e)ko apirilaren 14(e)ra
  • "Santutegi", Alba Matillaren erakusketa

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
 
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.
 
Alba Matilla (Avilés, 1998)

Alba Matillak Arte Ederretako gradua egin du Vigoko Unibertsitatean, eta pinturako espezialitatea garatu du ikasturte batean, Krakoviako Arte Ederretako Akademian. Denbora-tarte batez kultura-kudeaketaren esparruan lan egin ondoren, Arte Garaikidearen Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra egiten hasi zen EHUn, aldi berean bideo eta pinturako praktikak 3D diseinuko softwareekin uztartzen zituela. 2023an masterra amaitu ondoren, 3D mekanikan trebatzen jarraitu zuen, eta masterrean sortutako ikerketarekin jarraitu zuen, paisaia birtualaren eta paisaia fisikoaren dialektikan sakonduz: hondakin, memoria industrialaren kontserbazio, eta mundu digital batean pintura egiteko modu berria landuz.

Eremu desindustrializatuetako paisaia eta bertan bizi direnen identitatean duen eragina da bere jarduneko ardatz nagusia. Artea, ikerketa geografiko eta kulturalerako tresna gisa erabiltzen du. Eta, hiru bitarteko nagusiekin lan egiten du: bideoa, fotogrametria edo 3D eskaneoa eta pintura.

Erakusketa kolektibo eta arte garaikideko jaialdi askotan izan da ikusgai Albaren lana: Bilbo, Pontevedra, Coruña, Madril, Londres, Marseilla, Monçao... Aurtengo apirilean beste erakusketa bat izango du Gijóngo arte eta industria sorkuntzarako LABoral zentroan 2023tik 2024ra bitartean hantxe bertan egoiliar gisara sortzen aritu ostean. Eta, orain, artistaren bakarkako lehen erakusketa hartuko du Montehermoso Kulturuneak, “Santutegi” izenburupean, hain zuzen dere LABoral zentroan egon bitartean garatu duen proiektua, bai eta artistaren Master Amaierako Lana ere.
 
Martxoaren 15ean, 19:00etan erakusketaren inaugurazioa.
 
2024ko martxoaren 15etik apirilaren 14ra. Jovellanos aretoa

Asteartetik larunbatera:  11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igandeak eta jaiegunak:  11:00 - 14:00
 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko martxoaren 15(e)tik 2024(e)ko apirilaren 14(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non