Bilboko Udal Musika Banda: "Haizearen ahotsak"

Bilbao 2024(e)ko Martxoak 15
  • Bilboko Udal Musika Banda: "Haizearen ahotsak"

Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenak" (2023-2024 denboraldia)

Martxoaren 15ean Bilboko Udal Musika Bandak, 1896an sortutako (Banda bera baino urtebete beranduago)  Bilboko Elkarte Filarmonikoaren Aretoan estreinatuko da.

José R. Pascual-Vilaplanaren gidaritzapean eta Fernando Latorre baritonoaren eta Lux Kodex Kamara abesbatzaren laguntzarekin (Latorrek berak zuzendua), "Haizearen ahotsak" izeneko kontzertu honetan XIX. mendeko autore handien lanak izango dira entzungai: Schumann, Brahms, Mahler, Mendelssohn, Wagner, Ponchielli eta Tchaikovsky, besteak beste.

Emanaldi historiko hau 1904 urtean Fidel Iturria arkitektoak eraikitako erakundearen Areto ospetsuan egingo da, Europako ganbera areto zaharrenetakoa eta akustika onenetakoa duena. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Hurrengo kontzertuari dagokionez, Bandak eszenatokia aldatuko du eta martxoaren 22an Joan Santuen elizan emanaldi berri bat eskainiko du. "Pasio-espazioak" izenburupean, Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordeak gidatuko du kontzertua. Bernardo Adam Ferrero, Joan Lamote de Grignon, Alfredo Javaloyes, Abel Moreno eta Emilio Cebriánen abestiak izango dira entzungai, besteak beste.


Laburrean

Non