Antzerki Garaia 2024: "Esnearen kolorekoa"

Beasain 2024(e)ko Martxoak 15
  • Antzerki Garaia 2024: "Esnearen kolorekoa"
  • Antzerki Garaia 2024: "Esnearen kolorekoa"

Antzerki Garaia 2024

Sarrerak eta abonuak

8 antzezlanek osatzen dute egitaraua. Horietatik bi izango dira soilik gaztelaniaz eta bat elebitan. Sarrerak 12 euroan izango dira salgai emanaldi bakoitzeko eta denboraldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa izango da. Hau erosteko epea urtarrilaren 9a arte egongo da zabalik. 

Abonuarekin, egitarauko emanaldi guztietara sartzeko aukera izango da Ordizian edo Beasainen izan. Edozein aldaketari buruzko informazioa jasoko dute, baita urtean zehar beste obra batzuen programazioari buruzkoa. Gainera, antzezlan guztietarako udalerri bakoitzeko antzokian esleitutako eserlekua mantenduko da. 

Salmenta lekuak, Ordizian Herri Antzokiko leihatilan astearte eta ostegunetan 11:30-14:00 eta asteartean 18:00-19:15, eta Beasainen Usurbe antzokia izango dira. 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek prezio berezia izango dute, 10 euro, eta dagokion udaleko kultura sailean eskuratu beharko dituzte.

Sinopsia

Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten.

Maryk, 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska batek, esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batez jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari iskin egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera du, liburuetan «marra beltz pila bat» ikusteari uzteko aukera. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hori dela eta, bere istorioa kontatzeko ahalmena besterik ez zaio geratzen Maryri.

Nell Leyshon idazle ingeles bikainak pertsonaia bereziz betetako mikrokosmos izugarri bat birsortu du, edertasun tragiko batekin; hori guztia urtaroen eta baserriko lanen erritmoari jarraitzen dion ingurune bukoliko batean. Lañotasun lazgarriz suspertzen da ingurune bukoliko hori, Maryk bere patu berriaren idatzizko lekukotza uzteko egiten duen ahaleginari esker, ezin baitio patuari uko egin.

Taldea

  • Egilea eta egokitzailea: Nell Leyshon
  • Zuzendaria: Fernando Bernués
  • Itzulpena: Mariano Peyrou
  • Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramón Soroiz
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Teknikariak: Acrónica Producciones
  • Administraria: Maite Gorrotxategi
  • Produkzio exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Produkzioa: Paola Eguibar
  • Banaketa: Portal 71
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2024(e)ko Martxoak 15
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Usurbe Antzokia
    Bideluze Plaza
    Beasain
  • Zenbatekoa12 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Usurbe Antzokia
Ikuskizunaren informazioa >>

Non