BCAM Naukas 2024

Bilbao 2024(e)ko Martxoak 14
  • BCAM Naukas 2024

Matematika tailerrak eta bakarrizketak izango dira 2024ko BCAM Naukaseko protagonistak.

Pi BCAM Eguneko Egitaraua Naukas – Martxoak 14

9:30 – 13:30 TAILER MATEMATIKOAK

Lehen hezkuntzako azken ikasturteetako ikasleentzako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzako tailerrak. Matematika gazteenei modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzea du helburu, zientzia horrekiko interesa pizten saiatuz.

Tailerrak doakoak dira eta gehienez 35 lagunentzako lekua dute.

Zentro gehiago hartzeko, ikastetxe bakoitzak gehienez bi tailerretan parte hartu ahal izango du.

Izena emateko epea otsailaren 19an irekiko da, astelehenean, eta parte hartu nahi duten ikastetxeek izena eman behar dute kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, honako datu hauekin:
  • Parte hartu nahi duten tailerraren izena
  • Tailerraren ordutegia
  • Parte-hartzaileen kopurua
  • Irakaslearen izen-abizenak
  • Ikasketa-zentroa
  • Harremanetarako telefonoa

18:30 – 20:30 NAUKAS BCAM, PI EGUNA

Hitzaldi laburrak, 15 minutukoak, dinamikoak eta hurbilekoak, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan (Bilbo). Hitzaldi hauen helburua matematikaren izaera liluragarria hurbiltzea eta, besteak beste, Pi zenbakiak eguneroko bizitzan dituen propietateak eta aplikazioak ezagutaraztea da.

18:30 – 18:45: BCAM-NAUKAS ekitaldiaren aurkezpena Javier Peláezen eskutik

18:45 – 19:00: Francisco R. Villatoro Machuca (Malagako Unibertsitatea): "Zenbaki lehenen musika"

19:00 – 19:15: Raquel Villacampa Gutiérrez (Zaragozako Unibertsitatea): "Tamainak axola du... edo ez"

19:15 – 19:30: Urtzi Buijs Martín (Malagako Unibertsitatea): "Goi-mailako ikusmen-erakustaldiak"

19:30 – 19:45: Daniela Moreno Chaparro (BCAM-Bilbao): "NanoUnibertso baten modelaziorako bidaia"

19:45 – 20:00: Miguel Aguilera Lizarraga (BCAM-Bilbao): "Matematika, denboraren gezia eta buru artifizial eta biologikoak"

20:00 – 20:15: Sara Barja Martínez (CFM, CSIC-UPV/EHU): "Letretakoa naiz"

20:15-20: 30: BCAM-NAUKAS ekitaldiaren amaiera

BCAM-NAUKAS hitzaldietarako sarbidea librea eta doakoa da edukiera bete arte. Bertaratzerik ez duenak hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango du EHUTB kanalaren bidez.

 

naukas.com

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko Martxoak 14
  • Ordutegia18.30 - 20:30
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Bizkaia Aretoa

Non