Aldecoa 2024 - Gasteizko Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko martxoaren 13(e)tik 2024(e)ko martxoaren 16(e)ra
  • Aldecoa 2024 - Gasteizko Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak "Aldecoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia" izenekoaren lehen edizioa antolatu du. Jaialdi hori martxoaren 13tik 16ra bitartean egingo da, eta lurraldean dagoen potentziala aprobetxatu nahi du, Araba ipuinaren erreferente bihurtzeko, jadanik dena baino gehiago.

Programa, nagusiki, Arabako Kultura Etxean gauzatuko da, baina ez bakarrik (Arabako Unibertsitate Campusera ere zabalduko da), eta literaturan eta irakurketan interesa duen edonori zuzendutako tailerrak, hitzaldiak eta irakurketak eskainiko ditu.

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak Aldecoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia sortu du. Arabako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da, literaturaren eta liburuaren inguruko proposamen berezi bat eskaini nahi diena Gasteizko, lurralde historikoko eta aldameneko lurraldeetako herritarrei, Arabako hiriburua ipuin literarioaren nazioko eta nazioarteko erreferente bihur dadin.

Era berean, euskaraz eta euskaratik sortutako ekimen honek euskal ipuin literarioaren sorkuntza nabarmendu nahi du. 

Eloy Tizón, Isaac Rosa, Tina Vallés, Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionaindia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa eta Benizze dira hitzorduan parte hartuko duten sortzaileak. Nagore Fernandez-Zabala, Mari Jose Olaziregi eta Irati Majuelo akademikoek osatzen dute programa. 

Jardueretan parte hartzea doakoa izango da. Aurretik izena eman behar da, webgune honen bidez: aldecoafestibala.araba.eus

PROGRAMA

  • Martxoak 13, asteazkena

11:00, Unibertsitate pabilioia

Nagore Fernandez, Marijo Olaziregi, Irati Majuelo

Solasaldia: “Euskal ipuingintza: genero nagusia, ala bazterreko praktika literarioa?”

Euskaraz

Kritikarien arteko topaketa horrek euskal ipuinaren duela gutxiko historiara hurbiltzeaz gain generoaren egungo egoerari buruzko gakoak emango dizkigu.

  • Martxoaren 14a, osteguna

19:00, Kultura Etxea

Aixa de la Cruz, Isaac Rosa

Hitzaldia: “Novela vs. Cuento: ¿cuál es, verdaderamente, el género mayor?”

Gazteleraz

Bi literatura genero horietan aritzen diren bi autore horiek egungo egoeran bien artean dauden aldeei buruz jardungo dute.

21:00, Kultura Etxea

Ipuin irakurketa. Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Joseba Sarrionandia, Benizze.

Euskaraz

Euskal ipuin garaikidearen hiru egile belaunaldi bilduko dira beren lanen zati batzuk partekatzeko, Benizzeren musikarekin lagunduta.

  • Martxoak 15, ostirala

19:00, Kultura Etxea

Ana Malagon, Tina Vallès, Pedro Ugarte

Solasaldia: “Por qué somos cuentistas”

Gaztelaniaz

Hizkuntza desberdina baina hizkuntza literario komuna (ipuinarena) duten hiru idazlek genero honekiko duten grinaren arrazoiak azalduko dizkigute.

  • Martxoaren 16a, larunbata

10:00 – 13:00, Kultura Etxea

Mariasun Landa

Tailer literarioa: "Apunaren injurio”

Euskaraz

Mariasun Landa idazle ezagun eta sarituak urte asko daramatza mota guztietako tailer literarioak zuzentzen, eta gako batzuk eskainiko dizkie ipuinaren munduan interesa duten idazle arituei eta idazle berriei .

18:00, Kultura Etxea

Eloy Tizón

Amaierako solasaldia: "El susurro del cuento"

Gaztelaniaz

Ipuin hispanoamerikarraren idazle ospetsuenetako honek generoaren bilakaerari buruz egin dituen azken gogoetak eskainiko dizkigu.

araba.eus

Laburrean

Non