(bertan behera) Loraldia 2024: "Euskara bihar (II) - Hiru eguneko gogoeta", Jon Sarasua & Xan Aire
Hiru eguneko gogoeta honetan bigarren saioa dugu. Jon Sarasuak Xan Aire gonbidatuko du.
Euskararen etorkizunaz pentsatzerakoan beharrezkoa dugu lurraldeen begiratua. Iparraldeak desafio bereziak ditu arlo honetan. Iparraldeko baldintza politiko, instituzional eta sozialen baitan, nola pentsatu euskararen indartzea? Zein dira desafioak eta gakoak? Tokiko komunitateak eta tokiko kulturgintza amateur komunitarioak zer garrantzi dute prozesu honetan? Besteak beste, Iparraldeko herrietan, azken urteotan, kulturgintza komunitarioa berpizten ari da, eta hor badira gako batzuk, oro har Euskal Herri mailan gogoetatu behar ditugunak. Galdera horien guztien inguruan mintzatuko gara egingo dugun solasaldian.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Martxoak 11
- Ordutegia19:30
- Lekua BIRA Kulturgunea
Erronda kalea, 2
Bilbao - ZenbatekoaDoan (inskripzioa)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web BIRA Kulturgunea


