dFeria 2024: "Metamorphosis Method" eskola magistrala, Iratxe Ansarekin eta Igor Bacovichekin
Metamorphosis Method bere bi sortzaileen esperientziatik sortzen da, Iratxe Ansa eta Igor Bacovich, lan-metodologia bat moldatu baitute tresna propioak sortu beharretik eta jakin-min eta kezkek bultzatuta.
Kultura eta nazionalitate askotako dantzariekin elkarlanean aritzeko aukera oso baliagarria izan da estudioan urteetako ikerketa eskaini dioten metodo pertsonal baten benetako irismena egiaztatzeko. Metodologiak oso lan fisikoan jartzen du garrantzia, eta horri esker, dantzariek teknikoki entrenamendu-maila ezin hobea lortzen dute eta haien aldakortasuna areagotzera bultzatzen du. Inplikazio intelektual eta emozionala eskatzen duen filosofia bat ere bada. Horrela, trebetasun fisikoak sentimenduak eta ideiak adierazteko ibilgailu bihurtzen dira, ikuslearekin komunikatzeko bide argi eta eraginkor bihurtuz.
Aldi berean, esperientzia aberasgarri hauek eta euren metodoaren eraginkortasun frogatuak Iratxe Ansa eta Igor Bacovich prestatuago sentiarazi zituzten beren konpainia sortzeko, eurek sorturiko koreografiak, osorik, printzipio horietan oinarrituta sortuak izan baitira. Konpainiaren material koreografikoa taularatzen duten dantzariek, beraz, beren moldakortasuna sustatzen duten tresnak dituzte prestakuntza integralari esker.
Tailerra hiru fasetan egituratuko da:
1) Prestakuntza - Prestakuntza fisikoa
2) Inprobisazio gidatua
3) Material koreografikoa (Rhapsody in Blue lanaren zatia)
Amaieran Rhapsody in Blue-ren sorkuntza prozesuari buruzko hitzaldi labur bat izango da. Pieza koreografiko hau martxoaren 10an, arratsaldeko19:00etan aurkeztuko da Victoria Eugenia Antzokian Reggio Emilia-ko Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto-k eskainiko duen programaren barruan.
Tailerra dantza-profesionalei eta goi mailako ikasleei zuzenduta dago.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko Martxoak 10
- Ordutegia10:00-13:00
- Lekua Victoria Eugenia Antzokia - Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2 (Donostia-San Sebastián)
- Zenbatekoa15 €
- Web Victoria Eugenia Antzokia
- Izena emateko informazioa


