"Un delicado equilibrio"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Martxoak 9
  • "Un delicado equilibrio"

Agnes eta Tobiasek osatutako adin ertaineko bikote dirudunaren lasaitasuna zapuztu egiten da Harry eta Edna betiko lagunak haien etxeko atean agertzen direnean. Bizilagunek diotenez, izenik gabeko “beldur” inbasore batek behartu ditu euren etxea uztera; zalantza ugari, aurpegiratzeak eta gero kontsolamendua...horrek guztiak Agnes eta Tobiasen etxeko oreka delikatua kolokan jarriko du.

Idatzi zenetik berrogeita hamar urte baino gehiago igaro badira ere, “Un delicado equilibrio” antzezlanak autore beraren eta baita arlo eta genero bereko beste obra batzuen gai berbera jorratzen du: mendebaldeko gizartearen krisia, edo gizarte amerikarraren krisia, baina batez ere “segurtasuna” izatearen sentsazioaren amaiera.

Senideen eta lagunen arteko harremanak ezbaian jartzen dituen tentsio eta asalduraz beteriko lanak Pulitzer saria jaso zuen 1967an.

 

Konpainia: Producciones Teatrales Contemporáneas

Egilea: Edward Albee

Zuzendaritza: Nelson Valente

Itzulpena: Alicia Borrachero, Ben Temple

Antzezleak: Alicia Borrachero, Ben Temple, Manuela Velasco, Cristina de Inza, Joan Bentallé, Anna Moliner

Eszenografia eta jantziak: Lua Quiroga Paul

Argiztapena: Ion Anibal López

 

Abonamenduen salmenta urtarrilaren 18tik 21era

Abonamendu irekiaren salmenta urtarrilaren 23an eta 24an

Sarreren hasierako salmenta urtarrilaren 25ean, 10:00etan


Laburrean

Non