Orquesta de Euskadi: RACHMANINOFF + STRAUSS
Aurreko kontzertuak ezohiko Rakhmaninov bat entzuteko aukera emango digu; seigarren abonu-programak, ordea, errusiarraren sorkuntza paradigmatikoa dakarkigu: Pianorako bigarren kontzertua, piano-errepertorioko obrarik ezagunenetako –eta zailenetako– bat. Italiar artisten tandem bikain batek interpretatuko du: Lehenik, Federico Colli, Salzburgoko eta Leedseko lehiaketetako irabazlea, bere belaunaldiko pianistarik irudimentsuenetako gisa goraipatua; bigarrenik, Riccardo Frizza, opera italiarreko espezialista ospetsua, errepertorio sinfonikoarekin duen trebetasuna hemen erakutsiko duena.
Programaren zati bat, halaber, Italiari eskainiko zaio: Richard Straussen Aus Italien poema sinfonikoak Erromako hondarretan, Sorrentoko hondartzetan eta Napoliko kaleetan barrena bidaiatzera eramango gaitu, Funiculì, Funiculà eta beste doinu ospetsu batzuen medioz.
- Riccardo Frizza, Zuzendaria
- Federico Colli
EGITARAUA
S. Rakhmaninov
Pianorako 2. Kontzertua [33']
R. Strauss
Aus Italien [47']
DATA ETA LEKUA
- Martxoak 8: Donostia A
- Martxoak 9: Bilbo
- Martxoak 11: Donostia B
- Martxoak 12: Iruñea
- Martxoak 13: Gasteiz
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Martxoak 9
- Ordutegia19:30
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa11 / 38 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Euskalduna Jauregia


