Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024: "Adaptaciones literarias", Isabel Coixet eta Sara Mesa

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Martxoak 7
  • Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024: "Adaptaciones literarias", Isabel Coixet eta Sara Mesa

Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024 zikloa.

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:

Adaptaciones literarias

Ziklo honek ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz.

Isabel Coixetek eta Sara Mesa idazleak zineman literatura-egokitzapenen prozesua disekzionatuko dute, "Un amor" nobelaren eta film homonimoaren bidez. Filmak Donostian taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra (Hovik Keuchkerian) eta Feroz Saria jaso zituen, eta zazpi izendapen izan ditu Goya sarietarako, besteak beste, film onenaren, zuzendaritza onenaren eta gidoi egokitu onenaren ataletan.

Partaideak: Isabel Coixet, Sara Mesa
Moderatzailea: José Manuel Arias

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non