Arte-proiekzioak: "Mary Cassat: Pintando a la mujer moderna"
Mary Cassatt bere inguruko emakumeen bizitza margotzen aritu zen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Haren irudi erradikalek intelektual, femenino eta erreal gisa erakusten zituzten, eta horrek aldaketa handia ekarri zuen emakumeak artean agertzeko moduan. Bere grabatu harrigarriak, pastelean egindako marrazkiak eta margoak aurkeztuz, dokumental honek askotan ezezaguna den inpresionista batengana hurbiltzen gaitu, bere karrera, margotu zituen emakumeena bezain kontraesanez betea egon zelarik. Mary Stevenson Cassatt Pennsylvanian jaiotako artista estatubatuarra izan zen, helduaroaren zati handi bat Frantzian eman zuena. Bertan, Edgar Degasekin adiskidetu zen eta inpresionisten mugimenduan sartu zen. Mary Gustave Geffroyk deskribatu zuen Inpresionismoaren "hiru dama handietako" bat bezala, Marie Bracquemond eta Berthe Morisotekin batera.
Musika: Asa Bennett
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 97 minutu
Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2023
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko otsailaren 29(e)tik 2024(e)ko martxoaren 7(e)ra
- OrdutegiaOtsailak 29 eta martxoak 07, 19:30
- LekuaCines Trueba
Secundino Esnaola, 2
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa8,30 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania


