Bidebarrieta Zientifikoa 2024: "Likido ionikoak: aplikazio mugagabeak dituzten fluidoak"

Bilbao 2024(e)ko Martxoak 6
  • Bidebarrieta Zientifikoa 2024: "Likido ionikoak: aplikazio mugagabeak dituzten fluidoak"

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan egingo den topaketa berri bat hartuko du datorren ASTEAZKENEAN, MARTXOAK 6. Topaketa honetan UPV/EHUko Kimika Fakultateko irakasle eta Kimika Teoriko eta Konputazionalean doktorea den Elixabete Reizabal Astigarraga izango da.

“Likido ionikoak: aplikazio mugagabeak dituzten fluidoak” izenburupeko topaketa hau Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak antolatu dute.

Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian izango da 19:00etatik aurrera.

Likido ionikoek propietate bereziak dituzte. Ionez osaturik daudenez, horien egituran aldaketak egin daitezke eta propietate fisiko eta kimikoak moldatu daitezke erabilera ezberdinei ateak zabalduz. Egindako ikerketek ahalbidetu dute, esaterako, eroale elektriko eta disolbagarrien izaera berdefinitzea eta, gaur egun, medikuntza edota energiaren arloetan erabiltzen dira. Beraz, berezitasunetik erabilera anitzeko elementua izatera igaro da egindako ikerketei esker. Horrela erregai likidoak garbitzeko bide berriak aurkitu dira eta likido ionikoen ezaugarrietan aldaketa txikiak eginez gero posible da material ezberdinetan eta baterietan erabiltzea. Asko dira, beraz, likido ionikoek eskaintzen dituzten aukerak.

Elixabete Rezabal Astigarrasga Kimika Teoriko eta Konputazionalean doktorea da eta bere ikerketa ibilbidea Italian, Suitzan, Frantzian eta Alemanian garatu du. 2015. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Kimika Fisika irakaslea da. Azken urteetan bere ikerketa lana ohikoak ez diren disolbagarriak eta material adimendunetatik biomasaren tratamendura doazen aplikazioetan oinarritu da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

bilbao.eus

Laburrean

Non