Gutun Zuria 2024: "La ola en la mente" (Isabel de Naverán Lorea Alfarorekin, liburu aurkezpena)
2024ko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.
Vita Sackeville-West-i zuzendutako gutun batean, Virginia Woolfek esan zuen "eszena batek, emozio batek, olatu bat sortzen duela buruan, hura interpretatzeko hitzak agertu baino askoz lehenago; eta idaztean, horri guztiari heldu behar zaiola eta landu behar dela, eta, orduan, olatua hautsi eta buruan finkatzen denean, hitzak ahokatzen hasten direla".
Aurrera doan olatu baten irudiarekin, zeinaren erritmoaren eta kadentziaren aurrean egokitu baizik ezin den egin, gertatutakoa kontatu nahi denean, Isabel de Naverán La ola en la mente izeneko ikerketa egiten ari da. Hor, dei egiten die autore batzuei, idazketaz praktika material gisa elkarrekin hausnartzeko.
Hemen aurkezten den hitzaldia saiakera poetiko bat da. Bertan, Isabel de Naveránek eta Lorea Alfaro artistak testuak eta irudiak lotzen dituzte, galdetzeko nola tenkatzen dituen lanaren eta bizitzaren arteko harremanak gugan eragina duen horrek —eszena batek, emozio batek, Woolfi jarraituz—; eta nola keinu batzuek forma berri bat hartzen duten hizkuntzaren mugarekin zuzenean topo egitean.
2021 eta 2023 bitartean zentroko ikertzaile AZkide gisa parte hartzeko Azkuna Zentroak Isabel de Naveráni egindako gonbidapenari erantzuten dio "La ola en la mente" ikerketak. Munduarekiko harremanak birkonfiguratzean gorputzek eta keinuek betetzen duten lekuari buruz autoreak aurretik egindako ikerketei ematen die jarraipena, eta, aldi berean, galdetzen du idazketaren praktika materialak eta hizkuntzaren artikulazioak ekintza kuratorialean betetzen duten lekuaz . Ikertzailearen hitzetan, La ola en la mente ikerketa mugiarazten duen desioa da gogoeta-gune gisa eratzea, idazketa ekintzaren erdigunean jartzeko, eta azaltzeko idazketaren artikulazio oro beste ahots batzuekin elkarrizketan eta kontaktuan izaten dela beti eta ezinbestean".
"La ola en la mente" da, era berean, orain Azkuna Zentroarekin argitaratutako liburu koralaren izenburua. Saiakeraren eta kontakizun literarioaren artean dauden testuen polifonia bat biltzen du. Testuak bost emakumeren ikerketen emaitza dira, eta Isabel de Naveránek haiekin hitz egin du ikerketa honen esparruan: Lorea Alfaro, Marie Bardet, María García Ruiz, Raquel G. Ibáñez eta Andrea Soto Calderón. Hainbat arlotatik –arte, arkitektura, diseinu, filosofiatik–, gonbidatuen ekintzak interpelatzen du eta tartekatzen da ikerketaren edukiak sostengatzen dituzten galderetako batzuetan.
Argitalpena Laura Vallés Vílchezek eta Julia Castellók editatu dute eta Raquel G. Ibáñezek diseinatu du. Hitzaldiaren ondoren eskuragarri egongo da, eta interesa dutenei aukera emango zaie egileekin hitz egiteko eta aleak sinatuta eskuratzeko.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Martxoak 2
- Ordutegia12:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan (inskripzioa)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web AZ Azkuna Zentroa


