Uholdeak Programa 2024

Huarte/Uharte 2024(e)ko martxoaren 1(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • Uholdeak Programa 2024

bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak izenarekin Tafalla, Altsasu, eta Agoitz lekualdatuko duen erakusketaren bosgarren edizioa, Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu du. 

Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “La Caixa” Fundazioak bultzatutako Programa Innovaren laguntzarekin garatuko den erakusketa eta kuradoria programa da. Proiektuak, tokiko artisten lana ikusaraztea, Nafarroan artegintzako praktika sustatzea eta Nafarroako lurraldean zehar praktika artistiko garaikideak eskuragarri jartzea du helburu.

Izenburuak adierazten duen bezala, edizio honek idazkera musikalaren edo partituraren idazketea hartzen du abiapuntutzat, praktika hau definizio zabalenean ulertuta, Nafarroako idazkera musikalaren tradizio historikoaren eta idazkera mota horrek beste diziplina artistiko batzuetan izan dituen eraginen zeharkako ikuspegia eskaintzeko.

Beraz, nagusiki, musikara bideratutako idazkera artistikoari eskainitako erakusketa bat da, artxiboko materiala (Erdi Arotik XX. mendera arte), eta artista eta konpositore nafarrek edo Nafarroan bizi direnek ekoitzitako obra berriak biltzen dituena.

EGITARAUA:

Martxoaren 1tik 24ra | Tafalla Kulturgunea | Tafalla

  • 03.01 (18:00) | Inaugurazioa eta bisita gidatua

    03.09 (12:00) | Son las manos | Maite Vélaz-en kontzetua

    03.19 (18:00) | Pa’ saber lo que es la J | Uxue Lotero Torres-en performancea

  • Erakusketa ordutegia | Astelehenetik ostiralera, 19:00-21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00-14:00 / 19:00-21:00

 

Martxoaren 27tik apirilaren 28ra | IORTIA Kultur Gunea | Altsasu

  • 03.27 (18:30)| Inaugurazioa Entre silencios y pliegues | Elvira Palazuelos Blanco

    04.19 (18:30) Kontzertua Sistema de partituras expositivas para prototipos resonantes | Pr0t0colectiv0

    04.24 (18:30) | Kontzertua | Isilik, aginduak garbi ulertzeko | Ibai Gogortza

  • Erakusketa ordutegia | Astelehenetik ostiralera, 17:30–20:00, Larunbatetan, 18:30–20:00 (Emanaldi-egunetan bakarrik), Igandea, 18:30–20:00

 

Maiatzaren 3tik 25era | Agoizko Kultur Etxea | Agoitz

  • 05.03 (18:30)| Inaugurazioa eta bisita gidatua Partitura bat dantzatzea | Elisa Arteta-ren performancea

    05.25 (19:00) | Solasaldia | Airea idaztea | Xabier Erkizia eta Ramón Andrés-en arteko solasaldia

  • Erakusketa ordutegia | Astelehenetik larunbatera, 18:00–20:00

 


Laburrean

Non