Nuestros actos ocultos Lautaro Perottik idatzi eta zuzendutako espektakulua da, eta Carmen Machi da protagonista.
Laburpena: Azucenari gaixotasun bat diagnostikatu diote, baina ez du onartu nahi. Dena den, alaba Elenak deitzen dionean —zoritxarreko gertaera bat eragin ostean— ez du inolako zalantzarik, eta Patri lagun leialarekin abiatzen da. Herrialdeko errepide galduetatik auto zahar batean ihes egiteari ekiten diote.
Etsi-etsian hasitako ihesaldi hori, denboraren joanean, elkar behar duten baina elkar ezagutzen ez duten pertsonen arteko topaketa sakon bihurtzen da. Eta, orduan, ustekabeko gauzak egiten hasiko dira.