Musika-Música 2024

Bilbao 2024(e)ko martxoaren 1(e)tik 2024(e)ko martxoaren 3(e)ra
  • Musika-Música 2024

Musika-Musika 2024 jaialdia martxoaren 1etik 3ra bitartean egingo da, ekitaldi horren berezko kalitate programatikoari eusteko, musika klasikoa jendarteratuz eta biztanleriaren sektore guztietara hurbilduz. 

Bilboko Udalak antolatutako MUSIKA-MÚSICA jaialdiak bere 23. edizioa ospatuko martxoko lehenengo asteburuan – martxoak 1, 2 eta 3 – “Irudiak” izenburupean. Honela, musika klasikoa berriro Bilbon entzungo da hiru egunetan 76 emanaldi izanda, Euskalduna Jauregian, aldi berean, kontzertu-areto desberdinetan.

Martxoaren 1ean, ostirala, 19:00etan, Arriaga Antzokiak irekiera kontzertua jasoko du Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta Bilboko Koral Elkartearen eskutik, Lucas Macíasen zuzendaritzapean, Jesús Guridiren “Eusko Irudiak” eta Modest Myssorgskyrek Maurice Ravel-en orkestrarako egindako “Cuadros de una exposición” lanak jorratuta.

Besteak beste, Beethoven, Falla, Granados, Debussy eta Ravel konpositoreen musikak irudi literarioak, Goya bezalako artisten margolanak eta naturaren eszenak gogora ekarriko ditu.

Zinemak ere bere presentzia izango du Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoaren kontzertuekin, Leonard Bernsteinen musikarekin eta Bilboko Udal Bandarekin, izan ere, azken honek igandean M. Peetersen “Suite sobre las melodías de C. Chaplin” interpretatuko du, Antón Alcaldek “The pawnshop” (Mailegu-emailea) laguntzeko idatzitako soinu-bandarekin, Charles Chaplinen izen bereko filmaren proiekzioa lagunduta.

Alkateak, Amaia Arregik, Kultura eta Gobernu Zinegotziak, Gonzalo Olabarriak, eta Begoña Escribanok, Jaialdiko Zuzendariak, Arriaga Antzokian aurkeztu dute MUSIKA-MÚSICA, ezaugarri hauek dituen Estatuko jaialdi bakarra, musikaren bitartez irudiak gogora ekarriko dituela adierazita.

MUSIKA-MÚSICA Jaialdiaren 23. edizioarekin, Bilbo “musika klasikoaren Europako hiriburu” bilakatuko da berriro eta ganbera-orkestra eta orquestra sinfonikoak, laukoteak, hirukoteak, instrumentistak eta ahotsak bilduko ditu, denak nazioarteko ospekoak, "publiko guztia, bertakoa, kanpotarra, musika klasikoaren zalea eta ezagutzailea, eta baita familiak ere, erakartzeko" sortutako programa batean, Amaia Arregi alkateak nabarmendu duenez, 23 edizio hauetan, Jaialdia hiriko ekitaldi oso bat bihurtu da, Hiribildua "musika klasikoaren hiriburu" bihurtu duena eta "musika klasikoa milaka lagunengana hurbildu duena".

Guztira, hiru egunetan zehar, geografiako txoko desberdinetako 1.000 profesional eta 700 interprete gazte inguruk parte hartuko dute 76 programa desberdin batuko dituen programa batean. “Musika maratoi bat, kontzertu gehienek 45 minutuko iraupena izanda, eta prezio herrikoiekin; honek publikoak, bere interesen arabera, egun berean proposamen sinfonikoak, kamara-proposamenak eta errezitalak uztartzea, musika eta zinemaren arteko harremanari eskainitako saioetara joatea eta familiarekin gozatzea, gazteenak musikarekin gozatzera hurbilduta, ahalbidetuko du”, zehaztu du Gonzalo Olabarriak, Kultura Zinegotziak.

Jaialdiaren izaera herrikoia “arte-kalitatearen maila altuenarekin” nahastuko da edizio honetan parte artuko duten interpreten artean.

MUSIKA ZAZPI ESPAZIOTAN, ALDI BEREAN

Arriaga Antzokian egingo den irekiera-kontzertua izan ezik, programazioa Euskalduna Jauregian jorratuko da, martxoaren 1, 2 eta 3an, eta 45 minutu inguruko emanaldiekin, areto ezberdinetan aldi berean.

Adutoriumak eta 0B aretoak KONTZERTU SINFONIKOAK ETA KORALAK jasoko dituzte. Bilbao Orkestra SinfonikoaEuskadiko OrkestraNafarroako Orkestra SinfonikoaGaliziako Orkestra SinfonikoaGaztela eta Leongo Orkestra SinfonikoaMurtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa eta Madrilgo Erkidegoko Orkestra igoko dira Auditoriumeko oholtzara. 0D aretoak, berriz, Bayerische KammerphilarmonieAcademy of St Martin in the FieldsLeipzigeko Mendelsshon Ganbera OrkestraLes Dissonances edo Sevillako Orkestra Barrokoaren kontzertuak hartuko ditu, besteak beste.

0D aretoan GANBERA KONTZERTUAK izango dira, Schumann, Bach, Telemann, Mozart, Haydn, Vivaldi, Beethoven, Chopin eta Enrique Granados bezalako konpositoreen piezak batuko dituzten 20 emanaldi baino gehiago. ERREZITALENTZAKO espazioa ere izango da 0A aretoan, Ravel, Debussy edo Falla bezalako autoreen notekin.

0C aretoak, larunbat goizean, “Musika eta artelanak” gaiari buruzko MAHAI-INGURU bat hartuko du, César Cocak moderatuta eta Miguel Ángel Marín Juan March Fundazioko musika-zuzendariaren, Isabel Urrutia konpositorearen eta Isabel Villanueva biolin-jotzailearen partaidetzarekin.

Espazio hau “El Café de Chinitas”-en bilakatuko da Ensemble Galdósen, Beatriz Lanza mezzosopranoaren eta Iván Martín piano-jotzaile eta zuzendariaren emanaldiekin, zeinak Falla eta Lorcaren musika interpretatuko duten.

INTERPRETE GAZTEEK “Kioskoan” izango dute bere espazioa. Bertan, erkidego desberdinetako kontserbatorio eta musika-heziketa zentro askotako 700 gaztek jardungo dute.

Espazio honetan, gainera, Kantamundi programaren edizio berri bat jorratuko da. Musika-Música Jaialdiak eta Bilboko Koral Elkarteak 2022an martxan jarri zuten ekimena da hau, Hiribilduko ikasketa-zentro desberdinak bilduko dituen koro-sare bat sortzea helburu duena. Interprete eta konpositore profesionalek programa honekin batera lan egiten dute ikasleen gaitasun kognitiboak, afektiboak eta sortzaileak sustatuko dituzten kulturarteko sistemak sortzearen aldeko apustua egiten duen programa honekin.

Ohitura den bezala, ZINEMAk ere bere atal propioa izango du, ostiral eta igande arratsaldean César Coca kazetariarekin eta Patricia Sojo musikologoarekin egingo diren bi saioekin.

SARREREN SALMENTA

Sarreren salmenta eskuragarri egongo da asteazkeneko, otsailak 14ko, 12:00etan:

  • Euskalduna Jauregiko lehiatilan: astelehenetik larunbatera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Jaialdiaren egoitzan, ‘La Perrera’ eraikinean (Sabino Arana, 50): astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 17:00etara, otsailak 29ra arte (ordainketa txartelarekin soilik)
  • Irekiera kontzerturako sarrerak Arriaga Anztokiko lehiatilan ere eskuratu ahal izango dira: astelehen, astearte, larunbat eta igandetan, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta asteazken, ostegun eta ostiraletan, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Taldeentzako salmenta esklusiboa (50 sarrera baino gehiagoko erosketak): 94 403 51 80 telefonoaren bidez edo groups.euskalduna@gmail.com
  • Kutxabanken erabilera anitzeko kutxazainetan.

Sarreren salneurriak hauek izango dira:

  • Arriaga Antzokia eta Euskalduna Jauregiko Auditoriuma: 13 euro
  • 0B aretoa: 11 euro
  • Gainontzeko aretoak: 8 euro
  • “Kiosko”rako sarrera esklusiboak: 4 euro
bilbao.eus

Laburrean

Non