Iruña Rock 2024

Pamplona/Iruña 2024(e)ko martxoaren 1(e)tik 2024(e)ko martxoaren 2(e)ra
  • Iruña Rock 2024

Iruña Rockek orroa zabalduko du Nafarroa Arenan ostiral-larunbatetan, besteak beste, talde hauen eskutik: Soziedad Alkoholika, Zea Mays, ETS, Los Chikos del Maíz, Iseo & Dodosound, Gatibu eta Zoo valentziarrak, beren agur biran.

Jaialdiaren seigarren edizioa ostiralean, martxoak 1, eta larunbatean, martxoak 2, egingo dute. Lehen jardunaldian joko dute Soziedad Alkoholikak, Zea Maysek, Kaos Urbanok, Los Chikos del Maizek, Pubic Enemyk, The Liok eta Manny Calaverak.

Larunbatean, hauen eskutik jarraituko du jaialdiak: En Tol Sarmiento, Iseo & Dodosound, Zoo, Gatibu, Xavi Sarrià, Aphonnic, Sara Socas eta DEM.

Bigarren urtez, agertoki osagarri bat izango da jaialdian, Nafarroako musika proposamenak tokia izan dezaten beren musika erakusteko. Cliford, Redox, Engantxados, Muga Zero, MC Plata, Rig3l, Betania eta Exuvia talde eta musikarien doinuak entzungo dira bertan.

Sarrerak jaialdiaren webgunean daude salgai, 35 euroan egun batekoak 55 euroan abonuak.

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko martxoaren 1(e)tik 2024(e)ko martxoaren 2(e)ra
  • Lekua Navarra Arena
    Aizagerria Plaza, 1
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa35 € (Abonua: 55 €)
  • Sarrerak Erosi
  • Web Navarra Arena

Non