"Hablando de Roma: un repaso a una docena (por lo menos) de datos sorprendentes que forman parte de la identidad cultural vasca"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Martxoak 1
  • "Hablando de Roma: un repaso a una docena (por lo menos) de datos sorprendentes que forman parte de la identidad cultural vasca"

KM Kulturuneak eta Canal Europak antolatutako hitzaldia:

Hablando de Roma: un repaso a una docena (por lo menos) de datos sorprendentes que forman parte de la identidad cultural vasca

Mertxe Urteaga (Lazkao, 1960) Historian doktorea da, Arkeologiako espezialitatean. Gaur egun, arkeologo gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Ondare Historiko-Artistiko eta Artxiboen Zerbitzuko talde teknikoko kide da. 1985 inguruan Aranzadi Zientzia Elkartean sartu zen, eta Arkeologia saila sortzen lagundu zuen. 1989 inguruan, Arkeolan fundazioa sustatu zuen, eta erakunde horretatik aurkikuntza arkeologiko handiak egin ditu, besteak beste, Irungo portu erromatarra. Aurkikuntza horri eta beste kide batzuei esker, Irungo Oiasso museoa sortu ahal izan zuen, udal-titulartasunekoa, eta bertako zuzendaria izan zen 2006an jendearentzat ireki zenetik 2016ra arte. Hainbat libururen egilea da, besteak beste, Guía Histórico-Monumental de Guipúzcoa eta Arqueología Romana en Guipúzcoa. 2001. urtean Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdia sortu eta abian jarri zuen, harrezkero honen 23 edizio egin dira.

Aizpea Goenaga (Donostia, 1959) Magisteritza eta Arte Dramatikoan diplomaduna da. Etxepare Euskal Institutua (2010-2016) zuzendu eta abian jarri zuen, euskal hizkuntza eta kultura nazioartean sustatzeko eta zabaltzeko erakundea. 2019tik Irungo Oiasso Erromatar Museoaren koordinatzailea da. FICAB, Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdia zuzentzen du. Helduentzako eta gazteentzako antzerki-testuak idatzi ditu, horietako asko sarituak; hainbat antzerki-ikuskizun ere zuzendu ditu. Gidoiak idatzi eta TV movie-ak eta film laburrak zuzendu ditu, eta interpretazio-lanak ere egin ditu. Gainera, antzerki testu asko euskaratu ditu. Dramaturgia ikastaroak ematen ditu eta hainbat erakusketa komisariatu ditu.

Partaideak: Mertxe Urteaga (Hizlaria. Arkeologoa); Aizpea Goenaga (Moderatzailea. Aktorea, zuzendaria)


Laburrean

Non