"Durangaldeko emakumeen erretratuak", Maitane Azurmendiren erakusketa
Erakusketa honetan durangaldeko emakumeen 15 biografia biltzen dira. Durangoko Wikiemakumeok taldeko editoreek egiten duten lanari esker berreskuratu eta ezagutzera eman diren biografiak. Talde honen helburua Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka lortzea da, mundu digitalean berdintasun handiagoa lortzeko bide gisa.
Ibilbide horretan, ezinbestekoa da Maitane Azurmendi artistaren lana, emakume horien erretratuak egiten baititu protagonista horiei aurpegia jarriz.
Erakusketa honen bidez, Azurmendiren eta Durangoko Wikiemakumeok taldearen lana ezagutarazi nahi da, denbora luzeegian ahaztuta egon diren emakume asko ezagutzeko aukera ematen baitigute.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2024(e)ko martxoaren 1(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 15(e)ra
- Lekua Durangoko Arte eta Historia Museoa
San Agustinalde, 16
Durango - HizkuntzaBat ere ez
- Web Durangoko Arte eta Historia Museoa


