Kontatutako zine: Ion de Sosa "Mamántula"
Mamántula, Ion de Sosa, Espainia, 2023, 49’
Mamántula denek desio duten mutila da, baina baita gizakiz mozorrotutako armiarma erraldoi bat ere, Berlingo Tiergartenen izandako topaketa labur baten emaitza, sauna brutalisten, metroko korridore amaigabeen eta trenka eta txanodun detektibeen iragan alternatibo batean sortua. Mamántularen maitale bakoitza bere mendeku eta semen-gose ase ezinaren biktima berria da; eta biktima bakoitzak, planeta osoa harrapatzeko asmoa duen armiarma sarearen hari bat gehiago. Gai izango al da Polla de Oro hura geldiarazteko? Lortuko al du poliziaren txapak dauzkan maitale pare batek? Edo homosexualen komunitateak esku hartu eta justizia egitea bere gain hartu beharko du?
Estreinaldia: Donostia Zinemaldia 2023 (Zabaltegi-Tabakalera).
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Otsailak 29
- Ordutegia18:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa1 / 4 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Tabakalera


