Artisten arteko topaketa: "Mahai-inguru bat mahai karratu batean"
BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak Mahai-inguru bat mahai karratu batean artisten arteko topaketa eskaintzen du, Victoria Ascaso, Adrián Castañeda, Jorge Isla eta MawaTres artisten parte-hartzearekin.
Mahai-inguru bat mahai karratu batean saioa honela definitzen da: artea hizpide izango duen mahai-inguru bat izan beharrean, elkarrizketa-mahai bat izango da, erakusketa arrunt baten barruan artea inguratzen duen guztia jorratuko duena.
Horrenbestez, topaketa horren dinamikaren bereizgarria izango da ez dela egongo ez dinamikarik, ez eskaletarik, ez galdera-txandarik ezta aurretik ezarritako gidoirik ere. Parte-hartzaile bakoitzak, modu guztiz informalean, ordenagailu bat izango du eskuragarri, eta hor musika, memeak, YouTubeko bideoak eta gisa berekoak erakutsi ahal izango du, inolako arau formal edo artistikorik gabe, hau da, dela aisialditik dela umoretik.
Sarrera libre lekua bete arte.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Otsailak 29
- Ordutegia19:00
- Lekua "URIBITARTE40" erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web https://bilbaoarte.eus/eu/instalazioak/uribitarte40-aretoa/


