Gutun Zuria 2024: egitaraua (Bilbo | otsailak 27-martxoa 2)

Bilbao 2024(e)ko otsailaren 27(e)tik 2024(e)ko martxoaren 2(e)ra
  • Gutun Zuria 2024: egitaraua (Bilbo | otsailak 27-martxoa 2)

Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia otsailaren 27tik martxoaren 2ra ospatuko da, Berba dariola” izenburupean.

2024ko edizioa mugarik eta aukera-mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen da, hitza eta topaketa ardatz gisa hartuta. Berba darion elkarrizketa honetan, ehundik gora sortzailek parte hartuko dute, arteen eta literaturaren, idazketaren eta irudiaren, argitaletxeen eta liburu-denden truke askotariko batean… Jaialdiaren funtsa diren praktiken eta kezken gurutzaketa batean.

Gutun Zuria Bilbaok bere edukiak zabalduko ditu aurten, publiko gazteenari zuzendutako master classekin, narrazio-forma desberdinei buruzko solasaldiekin eta praktika garaikideen artean dabilen sorkuntza artistikoaren inguruko hitzaldiekin, bertsolari, idazle, musikari eta artista bisualen eskutik. Era berean, edizio honetan Gutun Zuria +PRO hasiko da, mundu profesionalari, liburuaren kateko eragileei zuzendutako gune berria, non urtero gaurkotasuneko hainbat gai eta eztabaida zirriborratuko diren pentsamendu kritiko batetik abiatuta.

Jaialdiaren fokuak martxoaren 2an itzaliko dira, baina ez du atea itxiko, Gutun Zuria Zabalik ekimenaren bidez jarraituko baitu irekita. Letren eta letren hibridazioaren inguruko elkarrizketa-gune berria da Gutun Zuria Zabalik, eta urte osoan aktibatuko da.

2024 PROTAGONISTAK

Abdellah Taïa, Anna Starobinets, Arantxa Urretabizkaia, Azahara Alonso, Bibiana Collado, Brenda Navarro, Gaston Core, Gemma Ruiz, Hélène Vignal, Iñigo Astiz, Isabel de Naverán, Isaac Rosa, Jon Mikel Euba, Jorge Carrión, Josune Muñoz, Juan Mayorga, Lucía Lijtmaer, Luis López Carrasco, Maialen Berasategi, Malen Amenabarm, Mariasun Landa Etxebeste, Marta Sanz, Miren Agur Meabe, Miren Amuriza, Mikel Inunziaga / Inun, Nadal Suau, Nerea Ibarzabal, Pablo Marte, Patxi Zubizarreta, Rosa Montero, Sonia Rueda, TRACKEN studio, Txomin Badiola.

Gutun Zuria 2024: egitaraua

Otsailak 27 

Otsailak 28 

Otsailak 29 

Martxoak 1 

Martxoak 2

 


Laburrean

Non