Zinemastea 2024: "Chinas"
Zinemastea 2024ren barruan.
Sinopsia
CHINAS Lucia, Xiang eta Claudiaren istorioa da. Txinatar jatorriko hiru neska Madrilen bizi dira, baina guztiz kontrako errealitateak dituzte. Lucia etorkin txinatarren alaba da, 9 urte ditu eta bere ametsa urtebetetzea Burger Kingean ospatzea da. Gurasoek, ordea, ez dute espainieraz hitz egiten eta 14 ordu baino gehiago ematen dituzte bazarrean alabei etorkizun bat emateko. Claudia, Luciaren ahizpa nerabea, nerabeen arteko desberdintasun kulturalak eta arrazakeria lehen pertsonan bizitzen hasi da. Xiang 9 urteko neska adoptatua da, eta bere familia biologikoari buruzko galderak egiten hasi da. Hiru istorioak gurutzatu eta banandu egiten dira, baina helburu komun bati eusten diote: norberaren nortasuna bilatzea.
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: Arantxa Echevarría
- GIDOIA: Arantxa Echevarría
- EKOIZPENA: Pilar Sánchez Díaz, Jaime Ortiz de Artiñano, Arantxa Echevarría, Gonzalo Salazar-Simpson
- ARGAZKILARITZA ZUZENDARITZA: Pilar Sánchez Díaz
- EKOIZPEN ZUZENDARITZA: Virginia Hernando
- IRAUPENA : 118 minutu
- HIZKUNTZA: Gaztelania
Arantxa Echevarría
Aktore ez-profesionalak protagonista dituen Panchito film laburrarekin egiten du debuta zuzendaritzan. Ondoren, De noche y de pronto (Goya sarietarako izendatua) eta El último bus film laburrak etorri ziren. 2017an idatzi eta zuzendu zuen bere lehen film luzea, Carmen y Lola, Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian mundu osoan estreinatu zena – sail honetan lehiatzeko hautatua izan zen lehen zuzendari espainiarra izan zen –, eta 8 izendapen lortu zituen Goya sarietarako, zeinetatik zuzendari berri onenarena eta bigarren mailako emakumezko aktore onenarena irabazi zituen Carolina Yusterentzat. Filma nazioarteko jaialdi askotan aurkeztu zen, eta sariak irabazi zituen Valladoliden, Tolosan, Palm Springsen eta Guadalajaran, besteak beste. Duela gutxi La familia perfecto estreinatu du, Belén Rueda eta José Coronado protagonista dituena, eta Políticamente incorrectos filmaren filmazioa amaitu berri du, 2024an zinema-aretoetan estreinatuko dena.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Otsailak 24
- Ordutegia19:30
- Lekua Vital Fundazioa Kulturunea
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa3 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Vital Fundazioa Kulturunea


