"Shine"

Irun 2024(e)ko Otsailak 24
  • "Shine"

Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?

Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, SHINEk gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.

Erritu etsia, galdutako fedearen bila.

Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Puy Barral eta Fernando Epelde.
  • Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
  • Ahotsa eta testua: Puy Barral.
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
  • Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
  • Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
  • Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
  • Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.

Ikuskizuna bukatzean, Lasala konpainiaren zuzendariak laneko zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei Amaia Kz-ko dantza aretoan.

Dantza tailerra

Judith Argomanizek zuzendutako Lasala dantza konpainiaren, SHINE ikuskizunaren inguruan egingo den dantza-tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Tailerra 16 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta dago eta ez da beharrezkoa dantzan esperientzia izatea, tailer hau dibertimendurako eta dantza munduaren kontzientziaziorako sortu da. Ikuspegi ludiko batetik, dantza garaikidearen zenbait oinarri esploratuko ditugu. Horien artean gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera edota musika eta erritmoaren arteko erlazioa.

  • Ordutegia: 12:30-14:00
  • Lekua: Amaia KZ-ko dantza aretoan
  • Izena emateko epea: Otsailaren 23ko 14:00ak arte

    Epe horren ondoren, honako telefono-zenbaki honetan kontsultatu ahal izango da plaza libre dagoen ala ez: 943004628

    Gainera, SHINE ikuskizunerako 2x1 sarrera-txartela emango zaie tailerrean parte hartzen duten guztiei, hau da, sarrera bat erosita, bigarrena doan izango da.

IZEN-EMATEA:

https://www.irun.org/modi/participacion/shinemasterclass.asp?idioma=2

Haurtxoko zerbitzua

Amaia KZn otsailaren 24an arratsaldeko 19:00etan eskainiko den "Shine" ikuskizuna dela eta, ikuskizuna dela eta, haurtxoko zerbitzua (4-12 urte) eskainiko da ikuskizunak irauten duen bitartean kontziliazioa errazteko.

Zerbitzua Hirigune Haurtxokoa eskainiko da (Gipuzkoa etorbidea, 8 - sarrera Juan Aranatik). Sarrera: 18:45etan

  • Izena emateko epea: otsailak 23, ostirala, 14:00etan.
    Epe horren ondoren, honako telefono-zenbaki honetan kontsultatu ahal izango da plaza libre dagoen ala ez: 636994688

IZEN-EMATEA

https://www.irun.org/modi/participacion/shine.asp?idioma=2

irun.org

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaLasala
  • Data 2024(e)ko Otsailak 24
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Amaia KZ
    Pío XII Plaza, 4
    Irun
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Amaia KZ
Ikuskizunaren informazioa >>

Non