"Cinco lobitos"
Amaiak haurtxo bat izan berri du. Bikotekidea kanpora joaten zaionean zenbait hilabeterako, Amaiari gainditu egingo dio egoerak: ezin du haurra zaindu eta aldi berean itzultzaile gisa zuen lanari berriz heldu. Gurasoen etxera babes bila joango dira Amaia eta haurtxoa, Amaia txikia zeneko etxera, euskal kostaldeko herri polit batera, han gurasoek zaindu egingo dutelakoan. Baina bizitzak beste plan batzuk ditu: ama gaixotu egingo zaio eta Amaiak zaindu beharko ditu denak. Bere amaren bizitza duela hogeita hamar urte biziko du. Etxekoandre bihurtuko da, bikotekidea kanpoan dela eta haurtxo bat eta amona gaixo bat zaindu behar dituela. Familia-rolak alderantzikatu eta harremanak betiko aldatuko dira. Alaba guztion ama bihurtuko da.
ALAUDA RUIZ DE AZÚA
Zinema Zuzendaritzan graduatu zen. Clases particulares film laburra aurkeztu zuen diplomatura-amaierako lan gisa, eta 30 sari baino gehiago lortu zituen horrekin. Ikasketak amaitu ondoren, zuzendari laguntzaile eta script gisa egin zuen lan, gero publizitate-ekoizpenean hasi zen. Lo importante, Dicen, Nena eta No me da la vida film laburrak zuzendu ditu. Egileak Berlinaleko Panorama sailean aurkeztu zuen Cinco lobitos, bere lehen film luzea, Málagako zinema-jaialdiko garaile Nagusia.
- ZUZENDARITZA: Alauda Ruiz de Azúa
- GIDOIA: Alauda Ruiz de Azúa
- EKOIZPENA: Sayaca Producciones, Encanta Films, Buena Pinta Media
- ARGAZKILARITZA: Jon D. Domínguez
- MUNTAIA: Andrés Gil
- MUSIKA: Aránzazu Calleja
- ANTZEZLEAK: Laia Costa, Susi Sánchez, Ramón Barea DURACIÓN: 104 m.
- IRAUPENA: 104 m.
- HIZKUNTZA: Euskera (azpitituluak), Gaztelania, Ingelesa (azpitituluak)
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Otsailak 23
- Ordutegia19:00
- LekuaErroxape Emakumeen Elkartea
Bermeo - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania


