"Salomé"
Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.
Historia da. Historia basatia. Existitu diren pertsonei buruzkoa da ipuin hau, kaleetan elkar gurutzatu diren pertsonei buruzkoa. Gure Aroko I. mendearen lehen urteetan, Mediterraneo inguruko lurrak inbaditzen jarraitzen dute erromatarrek. Errege eta diktadore basatiak jartzen dituzte agintean, jendea menderatzeko. Judeara iritsi dira. Eta hango printzesa batek, Salomék, ezkutuan babesten ditu Herodes erregearen gobernuaren aurkako errebeldeak. Erromak izendatutako txotxongilo ustela da Herodes, moralik gabeko gizona, legerik gabe gobernatzen duena.
Joan bataiatzailea, herriaren buruzagi espirituala, Herodesen jauregiko espetxean gatibu dago inbaditzailearen aurka oihukatzeagatik. Garai Berri baten alde bizitza emateko prest dago. Profeta bat da. Haren esanetan, itxaropena amets guztien arnasa da. Eta printzesaren desira piztu du.
Salomé sufritzen ari da, bere maite Joan bataiatzailearen buruan galduta. Joanek arbuiatuta, emakume odoltsu bihurtu da. Salomé, Botere Sentsual Absolutuaren adierazpena, bataiatzailearenganako desirak muturreraino eramana. Heriotza dakarren desirak eramana.
Taldea
Testua eta zuzendaritza: Magüi Mira.
Antzezleak: Belén Rueda, Luisa Martín, Juan Fernández, Pablo Puyol, Sergio Mur Antonio Sansano, Jorge Mayor, José Fernandez eta Jose de la Torre.
Eszenografia: Curt Allen Wilmer eta Leticia Gañán (Estudio deDos AAEE).
Argiztapena: José Manuel Guerra.
Jantziak: Helena Sanchís.
Produktorea: Jesús Cimarro.
Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta Pentación Espectáculos-en koprodukzioa.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2024(e)ko otsailaren 22(e)tik 2024(e)ko otsailaren 25(e)ra
- OrdutegiaOtsailak 22 eta 23: 19:30 / Otsailak 24 eta 25: 19:00
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa13 / 25 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Arriaga Antzokia


