Into the ice: Darwin mendikatea

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Otsailak 22
  • Into the ice: Darwin mendikatea

Esplorazioa eta zientzia Darwin mendikatean.

Into the Ice (“izotzerantz” euskaraz) espedizioak esplorazio geografikoa, ikerketa glaziarra eta eskalada uztartu ditu munduaren azken muturrean, Suaren Lurraldeko Darwin mendikatean. Zazpi lagunek osatutako taldeak, Kotik belaontziaren laguntzarekin, mendikate urrun eta basati honetako glaziarretako goi-eremuak esploratzea eta inork zapaldu gabe zen Roncagli mendiko gailurrera igotzea lortu zuen 2022ko martxoa eta apirila bitartean egindako espedizioan. Bidaia haren eta proiektuaren inguruko nondik norakoak pelikula batean bildu eta 2022ko abenduan aurkeztu zituzten Bilboko Mendi Film Festivalean. Ordutik, hainbat sari jaso ditu mendi zinema festibal ezberdinetan.


Laburrean

Non