Amalur Jaurdinaldia 2024

Tolosa 2024(e)ko otsailaren 22(e)tik 2024(e)ko martxoaren 22(e)ra
  • Amalur Jaurdinaldia 2024

Amalur Jaurdunaldiaren 19. edizioa.

Martxoaren 22ra bitarte zazpi hitzaldi eskainiko dira, eta hizlari lanetan Arantxi Padilla, Roge Blasco, Cesar Palacios, Erika Reija, Miriam del Rio, Jose Luis Rebordinos eta Ander Izagirre izango dira, hurrenez hurren. Horrez gain, mintegi bat eskainiko du Fernando Valladaresek.

Gonbidatu guztiak erreferentziazko adituak dira, ikuspegi, iritzi, istorio eta pasarte anitz eta baliotsuak eskainiko dituztenak. Miriam del Rio turismo ilunaren inguruan mintzatuko da; Erika Reijak TVEko korrepontsalak Errusiako gatazka izango du hizpide; Donostiako Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek zine-hirietatik ibilbide bat egingo du; Roge Blasco kazetariak bere 40 urteko esperientzia kontatuko du; Cesar Palacios Kanarietako naturaz eta gatazkaren historiaz arituko da; Ander Izagirre kazetaria Latinoamerika izango du hizketagai eta Arantxi Padilla ETBko korrespontsalak Kolonbia eta tximeleta horiak jarriko ditu mahai-gainean. Fernando Valladares biologoak, berriz, historia eta zibilizazio-eredua uztartuko ditu eskainiko duen mintegian.

Hitzaldi guztiak eta mintegia Topic-eko areto nagusian izango dira, 19:00etatik 20:30era. Sarrerak doakoak diren arren, erreserbatu egin beharko dira. Erreserba hitzaldi bakoitza baino astebete lehenago aktibatuko da, eta bi modu izango dira: Topic-eko leihatilan edo online, topic-eko webgunean.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non