Jazzaldia 2024 - tokiko taldeen lehiaketa: MT4

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Otsailak 19
  • Jazzaldia 2024 - tokiko taldeen lehiaketa: MT4

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdirako talde lokalen lehiaketa. 

Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik, eta taldeek ekarritakograbazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatuditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldihorien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzatharturik, azkenean 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeakhautatuko ditu.

 

Marc Tambourindeguy (pianoa), Pascal Segala (bateria), Laurent Chavoit (kontrabaxua), Antoine Perrut (saxo tenorra, saxo sopranoa), Marie Laurence Tauziede (biolontxeloa)

Marc Tambourindéguy pianistak eta MT4 taldeko liderrak oso maite ditu melodiak. Horren erakusgarri, berriz ere, harmonia ederrak oso gogoko dituen musikari baten bihotzarekin eta pianoaren egungo joerekin konprometitutako jazzlari baten espirituarekin konposatutako album berria: Vent du Sud (2023).

Proiektu honetarako, Angeluko pianista eta konpositoreak bere jaioterriko musikaririk onenak bildu ditu eta, berak bezala, hiriburuko sirena kantuen aurrean amore ez ematea erabaki dute haiek ere, euren musika Iparraldean bizitzen eta garatzen jarraitzeko.

Beren eragin nabarmenenak Avishai Cohen, Shai Maestro, Pat Metheny, Tigran Hamasyan, Brad Mehldau eta Daniel García Diego artistengandik datoz.

jazzaldia.eus

Laburrean

Non