Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2024: "Tómbola"

Eibar 2024(e)ko Otsailak 18
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2024: "Tómbola"

Hiru interpreterentzako obra honek dantza garaikidea eta antzerkia nahasten ditu. Ikuskizunaren elementu nagusia bingo bat da. Ikusleetako bakoitzak bingo-kartoi bat jasotzen du aretora sartzean, eta eszenak igaro ahala zenbakiak kantatzen dira. Zeremonia-maisu bat da pertsonaia nagusia eta ikuskizunaren haria. Soinu-giroa ehundura ugariz osatuta dago: microhouse musika, technoa, bai eta saltsa ere. Obran nabarmendu beharreko elementuak bere izaera freskoa eta publikoak bertan duen parte-hartzea dira. Tonbola ospatzeko leku bat da. Han daude zain Y ahora qué? haren ondoren sortzen den galdera etengabearen erantzun guztiak. Joka dezagun, baita horrek irabaztea edo galtzea bakarrik ez dakarrenean ere. Joka dezagun, zer tokatu ahal zaigun ikusteko besterik ez bada ere. Tonbolak erakusten dizu zenbaki guztiek ez dutela saririk, baina jokatzen baduzu, saria izango duzu. Eszenan egunerokotasunetik sinesgaitza den horretaraino ibiliko gara. Batzuetan ametsa errealitatearekin nahastuko dugu eta beste askotan ametsak fikzioa gaindituko du, eta horrela joko bat besterik ez dela ulertuko dugu eta bertan parte hartzea dibertigarria dela.

eibar.eus

Laburrean

Non