NEGUKO BIDAIA 2024: Los Chimberos (Bilbainadak)
1999ko udazkenean, Bilboko lau gazte, Jon, Alberto, Koldo eta Armando, elkartu, eta erabaki zuten Los Chimberos taldearen izena zegoen geldialditik ateratzea.
Haiek lirikaren munduaz ezagutzen zuten elkar, edo taldeko kide ohiekiko familia-harremanez. Laneko buzoa jantzi zuten eta kantuz kantu, ilusio izugarriz, entseiatzeari ekin zioten, errepertorio ona osatzeko eta izenak eskatzen zuen ondare historikoari ohore egingo zion taldea osatzeko. Horretarako, une horretan Bilbon aurki zitezkeen musikari onenez inguratu ziren, eta azkenean 10 musikarik eta abeslarik osatutako formazioa bildu zuten oholtza gainean, kontrabaxua, pianoa edo perkusio latindarrak barne.
Horrela, 2000. urtean, Bilborock aretoan estreinakoz aurkeztu ondoren, gure Ramon Astika maitatu eta agurgarriak Arriaga antzokian aurkeztu zituen "los nuevos Chimberos" bezala, jada oroitzapenerako eguna den honetan. Atzean kontzertu asko geratzen dira, dozenaka abesti edo bi diskoren aurkezpena.
Hogei urte baino gehiago igaro dira, eta gazte horiek jada ez dira hain gazteak, baina ilusio berari eusten diote, beste garai batzuetako generoa aurrera eramateko beharrezkoa den ilusio berari, alegia; izan ere, gure lurreko bizitzaren historia baten testigantza den aldetik, gure kultura, aisialdiaren ideia eta, azken batean, munduan bakarra den generoa, gure musika herrikoia, hainbat belaunalditan ahoz transmititua, gorde behar da.
Jada ez dira Chimbero berri haiek, “Los Chimberos” baino, eta hogei urte igaro ondoren beste asko izatea espero dute. Lasaitasun, esperientzia eta ofizio handiagoa dute, beti zuzeneko musikaren alde eginez, musikariak instrumentuak joz, guztiona den genero hau errespetuz eta duintasunez tratatuz.
Urte askotarako, gora Bilbo... eta bertako herriak!
Sarreren salmenta (5€):
- Idazkaritza (Areetako egoitza): astelehen eta asteazkenetan: 17:00etatik 19:00etara / ostiraletan: 11:00etatik 13:00etara
- Txarteldegian (Areetako egoitza) ekitaldia baino 2 ordu lehenago.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Otsailak 17
- Ordutegia19:00
- Lekua Andres Isasi Musika Eskola
Las Mercedes, 6
Getxo - Zenbatekoa5 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Andres Isasi Musika Eskola

