Gasteizko Udal Liburutegi Sarearen jardueren agenda: Haur eta familientzako egitaraua
Udal Liburutegi Sareak irakurzaletasuna bultzatzeko jardueren programa berria aurkeztu du publiko guztiei zuzenduta. Otsailetik maiatzera bitarte, gizarte-etxeetako liburutegietan 77 ekimen eskainiko dira.
Haurrentzako eta familientzako jarduerak
Etxeko txikienek eta familiek 37 jarduera izango dituzte haientzat prestatuta adin ezberdinetarako, euskaraz, gaztelaniaz eta elebitan.
Horien artean, haurtxoentzako espezifikoak izango diren testurik gabeko jarduerak nabarmendu behar dira, baina baita koxkorragoak direnentzako tailerrak eta ipuin-kontaketak ere. Bestalde, magia, birziklatutako objektuekin eskainitako musika-kontzertua, olerki-errezitaldia eta animalia bat adoptatzeari buruzko sentsibilizazio-hitzaldia ere familia osoarentzako aukerak izango dira.
Programazio honen bidez, haurrekin eta familiekin era askotako gaiak jorratuko dituzte: adiskidetasuna, aniztasuna eta ezberdina den horrekiko sentsibilitatea, tolerantzia, artea, jolasa, musika, zientzia, poesia, berdintasuna, zainketen garrantzia, jakin-mina, irudimena…
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2024(e)ko otsailaren 17(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Info Gehiago


