ABAO Bilbao Opera: "Rigoletto" (Otsailak 17-26)

Bilbao 2024(e)ko otsailaren 17(e)tik 2024(e)ko otsailaren 26(e)ra
  • ABAO Bilbao Opera: "Rigoletto" (Otsailak 17-26)

Jenio italiarraren operarik unibertsalenetakoa eta bere lanik gogokoenetakoa, nazioarteko aitorpena ekarri zion, eta, 1851n estreinatu zenetik, etengabe antzeztu izan da antzokietan. Indar ukaezineko bidaia dramatiko hau, hiru ekitalditan banatua, pasioz, engainuz, aita-alabaren arteko maitasunaz eta mendekuz gainezka, Victor Hugoren ‘Le Roi s’amuse’ antzezlanean oinarrituta dago. Istorioak bufoi batek bere bizitzako edertasun- eta gaiztakeria-elementu kontrajarriak orekatzeko bizi duen borroka kontatzen du. Obra unibertsala da, oso-oso ezaguna, oraindik ere publiko guztien gustukoenetakoa.

Bufoi gizajoa, alabari zerbait txarra gerta dakiokeelako izututa bizi dena, Amartuvshin Enkhbat baritonoak antzeztuko du, Bilboko denboraldian debuta egingo duenak. Sabina Puértolasek Gilda setatia gorpuztuko du, Dukearenganako pasioa ala aitarenganako maitasuna hautatu ezinean dabilena. Aparteko soprano honek indar dramatiko handiko une eta eszenak kantatuko ditu. Hirukote protagonista Ismael Jordi tenor jereztarrak osatuko du, Duca di Mantua promiskuoaren larruan, eta, besteak beste, lirikaren munduko melodiarik ezagunenetakoa abestuko duen: ‘La donna è mobile’.

Daniel Oren maisu entzutetsua, joandako denboraldietan ezin hobeto lan egiten dakiela erakutsi izan duena, musika-zuzendaritzaz arduratu, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa doinu ederrez jositako partiturari musika jartzeko zuzenduko du.

Eszena-zuzendaritzan, Miguel del Arco zuzendari polifazetikoa. Antzerki- eta zinema-zuzendari, aktore eta antzerkigile honek hainbat Max sari jaso ditu, eta hala pertsonaien nortasuna nola eszenetako giroak estilo modernoz agertzeko duen ausardiagatik nabarmentzen da. Oraingoan, estetika garaikidez eratutako eszenaratze eraginkorra dakar istorioaren korapiloa azaltzeko, non otsoek eta scort-ek giza izaeraren, sexuaren, indarkeriaren, maitasunaren edo gorrotoaren adierazpenak irudikatuko dituzten. Unerik bizienak proiekzio espresionisten bidez nabarmenduko dira.

  • Rigoletto: Amartuvshin Enkhbat *
  • Gilda: Sabina Puértolas
  • Ducati di Mantova: Ismael Jordi
  • Maddalena: Carmen Topciu
  • Sparafucile: Emmanuele Cordaro *
  • Monterone: Fernando Latorre
  • Giovanna: Marifé Nogales
  • Borsa: Josu Cabrero
  • Marulo: José Manuel Díaz
  • Ceprano kondea: Gexan Etxabe
  • Ceprano kondesa: Ana Sagastizabal *

* ABAO Bilbao Operan debutatuko du

Talde artistikoa

  • Abesbatzaren zuzendaria: Boris Dujin
  • Musika zuzendaria: Daniel Oren
  • Eszena zuzendaria: Miguel del Arco
  • Eszenografia: Sven Jonke
  • Jantziak: Ana Garay
  • Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
  • Koreografia: Luz Arcas
  • Ekoizpena: Teatro Real, Teatro de la Maestranza, Gran Teatre del Liceu

SAIOAK

  • Otsailak 17: 19:00
  • Otsailak 20: 19:30
  • Otsailak 23: 19:30
  • Otsailak 26: 19:30
www.abao.org

Laburrean

Non