"Zinema eta Zientzia 2024" zikloa: "Tiempo de silencio" (Donostia)
Euskadiko Filmategiak antolatutako "Zinema eta Zientzia" zikloaren barruan.
Madril, 1940ko hamarkada. Pedro mediku gazte bat da. Minbiziari buruzko ikerketa-zentro ofizial batean lan egiten du, eta Ipar Amerikatik datozen akuriak baliatzen ditu lanerako. Akuririk gabe geratzen denean, zentroko atezainak El Muecas izeneko lagunarengana jotzeko aholkatuko dio, zeinak akuri pare bat hazi baititu ondoren saltzeko.
Fitxa teknikoa
Jatorrizko tituloa: TIEMPO DE SILENCIO
Zuzendaria: Vicente Aranda
Urtea: 1986
Herrialdea: Espainia
Produkzioa: Lola Films, Morgana Films
Gidoia: Vicente Aranda, Antonio Rabinad (Luis Martín Santos)
Hizkuntza: Gaztelania
Iraupena: 111´
Aktoreak: Imanol Arias, Victoria Abril, Charo López, Francisco Rabal, Joaquín Hinojosa
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Otsailak 16
- Ordutegia19:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Tabakalera


