Slide
Ikaragarria da SLIDE Funk&Soul taldea. Denek aipatzen dute, eta azken aldiko errebelazio-taldea izaten ari da.
Taldea Chuma Segurak gidatzen du, herrialde honetako gitarrista eta musikagile onenetakoa, eta luxuzko musikariek osatzen dute. 9 artistak partekatuko dute agertokia, azken albuma, STORM, aurkezteko, pasioz, magiaz eta dibertimenduz gainezka. Ziurtatuta dago festa!
Chumak, bere SLIDE bandarekin, musika-birtuosismoko konbinazio aparta ekarriko digu; soul, blues, funk eta rockez blaitutako berezko kantu ederrak, eta harrituko zaituzten Hey Jude (The Beatles) edo Redemption Song (B. Marley) abestien bertsio ikusgarriak.
Nazioarteko musikari bikainak dira, Tower of Power, Incognito edo Aretha Franklinen mailakoak. Gau hau esperientzia musikal paregabea eta ahaztezina izango da!!
Aukera galduko duzu? Ez esan abisatu ez genizunik…
ABESLARIAK: Chuma Segura (gitarra, hitzak, konposaketa, moldaketak), Jorge Pérez “Patax” (bateria, hitzak), Carlos Sánchez de Medina (baxua), Gabriel Peso (teklatuak), Raúl Gil (tronpeta), José Vera Bello (saxo tenorra), Roberto Bazán (tronboia), Erin Corine (ahotsak), Deborah Ayo (ahotsak), Milena Brody (ahotsak), Lady Pepper (ahotsak).
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Otsailak 16
- Ordutegia20:30
- Lekua Kultur Leioa
José Ramón Aketxe Plaza, 11
Leioa - Zenbatekoa10 €
- HizkuntzaIngelesa
- Web Kultur Leioa


