"Txalaparta"

Bilbao 2024(e)ko Otsailak 16
  • "Txalaparta"

Zer da txalaparta? Txalaparta entzutea da, partekatzea, transmisioa, topaketa, norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Jesús Rubio koreografoarekin elkarlanean egindako piezak gorputzarekin harremanetan sartzen den instrumentua ulertzeko modu bat erakusten du, indibiduala dena kolektibo bilakatzeko bidea. Gorputzean instalatuta dugun memoriak gure egungo izaerarekin duen harremanari begiratzen dio.

Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya & Jesús Rubio.
  • Koreografia: Jesús Rubio.
  • Antzezleak: Kukai Dantza.
  • Musika-konposizioa: Paula Olaz.
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
 

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non