Julia Martín idazketa-irakaslea da Salamancako Unibertsitate entzutetsuan. Dostoievskiren liburuen eta Gaztelako negu hotzaren artean Hugo Barroso ezagutuko du, bere eleberrirako inspirazio bila bisitatuko duen ikasle misteriotsu bat. Paradoxikoki, Hugo izango da Julia inspiratuko duena, ia bete ezin den mesede bat eskatzeko irakasleak. Bakoitzak bere istorioaren zama darama: misterioa da nola bukatzen den. Juan Carlos Rubio gure artean izango da berriro, thriller psikologiko liluragarri hau, non ezer ez den dirudiena, aurkezteko.